Borrar
Ibaiertza garbitzeko lanak egingo dituzte lehenengo eta ondoren urbanizazio lanak. UDALA
Zumartegiko ibaiertza berreskuratzeko lanak hasi dira

Usurbil

Zumartegiko ibaiertza berreskuratzeko lanak hasi dira

Aginagako Elutx bidea egiteko obrak ere martxan dira

A. Mariezkurrena

Usurbil.

Jueves, 27 de julio 2023, 21:14

Hasiko dira Zumartegiko ibaiertza berreskuratzeko lanak. Lehenengo, ibaiertza garbituko dute: besteak beste, landare inbaditzaileak kenduko dituzte. Horren ostean, urbanizazio lanak egingo dituzte.

Urbanizazio lanei dagokienez, batetik, ibaiertzeko aparkalekuak kenduko dira, zati handi batean, oinezkoentzako bide berri bat egiteko. Bestetik, oinezkoen egungo bidea kendu eta ibaiertzeko basoa berreskuratu eta zabaltzeko lanak egingo dira. Azkenik, ibaiertza berreskuratu eta uholdegarritasun arriskua murrizten lagunduko duten bioingeniaritza lanak ere gauzatuko dira. Ibaiertzetik gertu, gainera, bidexka berriak egingo dira, errioarekiko lotura bultzatzeko.

Azken hilabeteetan bitan atera da proiektua lizitaziora, eta bietan hutsik gelditu da. Gauzak horrela, proiektua gauzatuko dela bermatzeko, zatika egitea erabaki du udalak. Proiektua gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Ihoberen dirulaguntzak jaso ditu udalak: guztira, 155.000 euro.

Bestalde, Aginagako Elutx bidea egiteko obrak martxan dira. Sasoi Eraikuntzak enpresak eskuratu du lizitazioa: lau hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko, eta 195.000 euro inguru kostako dira. Lanen helburua Elutx gunea eta Aginagako kaxkoa lotuko dituen oinezkoen eta bizikleten bidea egitea da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumartegiko ibaiertza berreskuratzeko lanak hasi dira