Usurbil
Zumeta eta Chillida batuko dituen bisita-gidatua bereziaUsurbil
Zumeta eta Chillida batuko dituen bisita-gidatua bereziaJon Agirre
usurbil.
Viernes, 16 de febrero 2024, 20:27
Jose Luis Zumeta eta Eduardo Chillidaren ondare artistikoa hobe eta sakonago ezagutzeko «bisita-gidatu» berezia antolatu dute otsailaren 25ean eta martxoaren 23an. Bi egunetan goizeko 11:00etan Usurbilen hasiko da udal-liburutegitik, herriko obrak eta Museo Irekia ikusiko dira eta Chillida Lekura joango da jarraian. Jada bietarako izen-ematea irekia da, antolatzaileek aurreratu dutenez.
Publicidad
Usurbilgo kaleetan dauden artelan garaikideak azalduko dira lehenik, Ines Azpiazu 650 Usurbil Bizi proiektuko dinamizatzaileak aurzkepenean azaldu zuen bezala, besteak beste Chillida eta Zumetarekin batera Gaur taldeko kide izan zen Remigio Mendibururen piezak ikusi ahal izateko. Horren ostean, bisitariak Chillida Lekura joango dira, eta bertako gidek Chillidaren artelanak azaltzeaz gain, Maeght Unibertsoa izeneko aldi baterako erakusketa ikusteko aukera ere izango dute. Chillidaren obren eta Aimé Maeght arte-merkatari historikoak eta bere emazte Margueritek lan egin zuten artista batzuen arteko elkarrizketa proposatzen duen erakusketa da hau (Alberto Giacometti, Alexander Calder, Joan Miró, Julio González, Barbara Hepworth, Alexander Calder...).
Jardunaldia euskaraz izango da eta gehienezko bisitari kopurua 14 pertsonan finkatu dute. 18 urtetik gorakoek, 7 euro ordaindu beharko dituzte eta 18 urtetik beherakoek, aldiz, doan izango dute. Antolakuntzatik aurreratu dutenez autobusa egongo da, Usurbildik Chillida Lekura eta handik Usurbilera itzultzeko.
Publikoki 1966an aurkeztu zen Gaur taldearen partaide izan ziren bi artista handiak eta Chillida Lekuk, Usurbilgo Udalak eta 650 Usurbil Bizik berriro elkartu nahi izan dituzte. Egitasmoa aurkezteko agerraldian izan ziren aipatu Azpiazurekin batera, Agurtzane Solaberrieta alkatea eta Mikel Chillida, artistaren biloba eta Chillida Lekuko garapen arduraduna. Solabarrietak adierazi zuen abagunea «probestu» nahi izan dutela biak batzeko «euren obrak aitortu, ezagutarazi eta egindako lan guztia omentzeko. Euren obrak hilezkorrak dira, betiko gelditu dira, eta hori bermatzea dagokigu ondare hori jaso dugunoi».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.