'Zumeta 23' film laburra, YouTuben ikusgai

Pasa den astean aurkeztu zen Usurbilen Oskar Alegria zinemagilearen ikus-entzunezkoa

DV

Viernes, 29 de septiembre 2023, 15:43

2023an, 50 urte bete dira Jose Luis Zumetaren Usurbilgo murala egiten hasi zenetik (1973an hasi eta 1974an amaitu zuen). Urte hasieran, urteurrena ospatzeko ekimen sorta jarri zuten martxan udalak, Zumeta Arte Estudioak, 650 Usurbil Bizi proiektuak eta herriko hainbat eragile biltzen dituen Usurbilgo Kulturguneak. Kulturgunea da, hain zuzen ere, asteburuko pasa den aste-bukaeran izan zen jaialdia antolatu zuen eragile nagusia. Hamarnaka eragilek parte hartu zuten egun horretako ekintzetan, arte diziplina ugaritan aritzen direnak.

Publicidad

Haren baitan, pasa den astean, Oskar Alegria zinemagilearen 'Zumeta 23' film labur berria aurkeztu zen herriko hainbat kulturgile eta eragileren presentzian irailaren 22an eta 23an Usurbilen eta Zubietan izan zen Xumetik herri jaialdiaren baitan. Aurkezpenaz gain 'Peru Galbete eta gu' taldearen emanaldia, herriko sortzaileen arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak, Usurbil Museo Irekia bisita girotu berezia eta elkarlan itzeleko 'Xumetik' ikuskizuna ere izan ziren. Orain, YouTuben ikusgai da, udalak jakinarazi duenez.

Alegriaren lan berrian, bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute, haren omenez, Zubietako errebote plazan; Koldobika Jauregi eskultorearen kolaborazioa izan du kolore nahasketan eta muralaren inspirazioan, eta Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil izan dira pilotari-margolariak. Ahotsak Agurne Alkorta, Arrate Eizagirre, Maria Jesus Tolaretxipi, Antonio Iparragirre, Iñaki Zugasti, Aitor Agirre, Aintzane Aizpurua, Nekane Zalduak jarri dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad