![Zumetaren muralaren sormen-prozesua ezagutzeko erakusketa](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/04/28/20230428_185504-kxEG-U200173565300qjC-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Zumetaren muralaren sormen-prozesua ezagutzeko erakusketa](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/04/28/20230428_185504-kxEG-U200173565300qjC-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Usurbil
Viernes, 28 de abril 2023, 20:08
Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte betetzen ditu aurten eta efemeridearen harira Usurbilgo Udalak eta Zumeta Arte Estudioak, elkarlanean, egitarau oparoa antolatu dute urrira bitartean. Lehen pausua muralaren kontserbazioa lanak izan ziren, oraintsu amaitu direnak. Ostiral honetan aurkeztu dute bigarren ekimena, larunbat honetan hasi eta maiatzaren 15a arte Sutegiko erakusketa gelan ikusgai izango den muralaren sortze-prozesua ezagutzeko erakusketa. Agerraldian izan dira Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkatea, Usoa Zumeta eta Mikel Onaindia eta Ismael Manterola arte historialariak.
Usoa Zumetak eta Mikel Onandiak adierazi dutenez, 50. urteurrenak Usurbilgo muralaren gaineko ikerketa sakona egiteko aukera eman die eta aurkeztu dituzten erakusketak eta liburuak horren emaitzak jasotzen dituzte. Besteak beste Antton Elizegik sormen-prozesuko lekuko bezala atera zituen argazkiak ikusi ahal izango dira, lehendik erakutsiak izan arren ezezagunak gehienak». Horretaz gain, muralaren jatorrizko bozetoa, olio bat, estreinakoz ikusteko aukera izango da erakusketan, baita sortze prozesua Zumetaren ahotsean entzutekoa ere, Keixeta pintore eta zeramikariak 2016an egin zion elkarrizketaren bidez. Usoa Zumetaren esanetan, erakusketa honek Zumetaren Usurbilgo murala jomugan izanik, 1970eko hamarkadako sortzaile, eragile eta gizartearen ausardia ere omendu nahi du.
Uda ostean helduko da bigarren erakusketa irailaren 29tik urriaren 15era bitartean izango da eta gaia 'Usurbil eta Zumeta' izango da. Bertak artistak herriarekin izan zuen harremana jasoko da «zentzu plastikoan», hau da, Usurbili eta usurbildarrei erreferentzia egiten dioten bere lanak izango dira oinarri.
Eta egitaraua osatzeko, 'Hormaren Mintzoa' egitasmoa burutuko dute. Zumetaren muralaren 50. urteurrena baliatuz, artelan hori Usurbilgo, Gipuzkoako eta beraz, Euskal Herriko artelanen erakusleihoan lehen mailara eraman nahi dute. Altxor hau ezagutarazteko bidean, Hormaren Mintzoa ekimenaren funtsa artelan hau Usurbilgo mugetatik kanpo hedatzea eta prestigioa ematea da. Horretarako, murala elementu zentraltzat hartuz, izen handiko zenbait artistarekin ikus-entzunezko bideo artistikoak egitea da helburua: euskarri digital guztietan zabalduko dira, baita komunikabideetan eta sare sozialetan ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.