Borrar

Usurbil

Zumetaren murala eta erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak asteburuan

Igandean, Usoa Zumetak eskainiko ditu azalpenak goizeko11:00etatik 13:00etara Sutegi udal liburutegitik abiatuta

A. M.

Usurbil.

Miércoles, 12 de julio 2023, 20:36

Jose Luis Zumetaren murala eta honen sortze prozesuari buruzko erakusketaren bisita gidatua egingo du Zumeta Estudioko, Usoa Zumetak asteburu honetan. Igandean izango den bisita gidatu honetan parte hartzeko aukera paregabea dago Zumeta artistaren lana ezagutu nahi dutenek.

Murala ikusiz hasiko da bisita gidatua. Herritik bisita gidatua egin ondoren Zumeta estudiora joango dira furgonetan. Bertan Usoa Zumetak espazio paregabea azalduko du eta artxiboak, irudiak, argazkiak eta jatorrizko bozetoari buruzko informazioa lehenengo eskutik ezagutzeko egongo da.

Guztira bi orduko iraupena izango du Museo Irekia eta Zumeta Estudioaren bisita gidatuak.

Sutegi Udal Liburutegitik aterako dira goizeko 11:00etan hasita, 13:00ak arte, artista usurbildarraren lanak, estudioa eta bestelako kontuak ikasteko eta ezagutzeko aukera izango da.

Oraingo honetan, saioa euskara izango da eta bisitari kopurua 14 lagunetara mugatuta dago. Prezioa, 18 urtetik gora 3,00 eurokoa da eta 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.

Bezperan, larunbatean, hilak 15, gazteleraz egingo da museo irekia bisita gidatua eguerdiko 12:00etatik aurrea Sutegi udal liburutegitik abiatuta. Hilaren 29an ere, gazteleraz egingo da bisita eguerdiko 12:00etatik 13:00etara. Hilaren 22, 23, 24 eta 30 eta 31n, euskaraz izango dira bisita gidatuak museo irekia, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumetaren murala eta erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak asteburuan