Secciones
Servicios
Destacamos
Herriko hainbat kulturgile eta eragile biltzen dituen Usurbilgo Kulturguneak, 650 Usurbil Bizirekin eta Udalarekin elkarlanean, Jose Luis Zumetaren frontoi atzeko muralaren 50. urteurrena ospatzeko egitaraua prestatu dute, biharko eta etzirako: Oskar Alegria zinemagilearen 'Zumeta 23' film labur berriaren aurkezpena, 'Peru Galbete eta gu' taldearen emanaldia, herriko sortzaileen arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak, Usurbil Museo Irekia bisita girotu berezia eta elkarlan itzeleko 'Xumetik' ikuskizuna egingo dituzte.
Gainera, herriko hiru ikastetxeek ere parte hartuko dute jaialdian, apaingarri izango diren eskulanak eginez.
Hala, Usurbilgo Udalak eta Zubietako Herri Batzarrak antolatuta, ostiral honetan, hilak 22, Oskar Alegriak zuzendutako 'Zumeta 23' film laburraren aurkezpena egingo da, 22:00etatik aurrera, Zubietako errebote plazan. Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zuen bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Alegriaren lan berrian, bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute, haren omenez, Zubietako errebote plazan; Koldobika Jauregi eskultorearen kolaborazioa izan du, eta Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil izan dira pilotari-margolariak. Aurkezpenean izango dira Oskar Alegria zuzendaria, Koldobika Jauregi, Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil. Filma laburraren aurrerapen bideoa ikusteko.
Aurkezpenaren ondoren, 'Peru Galbete eta gu' taldearen musika emanaldia eskainiko da. Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan eta Santi Etxeberria kontrabaxuan.
Usurbilgo Kulturguneak antolatuta, larunabtean, hilak 23, 'Xumetik' herri jaialdia ospatuko da honako egitarauarekin: 11:00etatik 13:30era, arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak herriko sortzaileekin. 12:00etan Oskar Alegriak 'Zumeta 23' film laburra aurkeztuko du, Mikel Laboa plazan, Peru Galbeterekin batera. 18:00etan, Usurbil Museo Irekia ibilaldi girotua eskainiko da; eta 22:30ean, 'Xumetik' ikuskizuna izango da: muralaren gogoetak dantza, antzerki eta musika bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.