'Zumeta 23' film laburraren aurkezpeneko kartela.

Usurbil

Zumetaren muralaren 50. urteurrena ospatzeko herri jaialdia egingo da

Herriko hainbat kulturgile eta eragile biltzen dituen Kulturguneak, 650 Usurbil Bizi proiektuak eta Usurbilgo Udalak antolatu dute, elkarlanean

El Diario Vasco

Usurbil.

Jueves, 21 de septiembre 2023, 21:07

Herriko hainbat kulturgile eta eragile biltzen dituen Usurbilgo Kulturguneak, 650 Usurbil Bizirekin eta Udalarekin elkarlanean, Jose Luis Zumetaren frontoi atzeko muralaren 50. urteurrena ospatzeko egitaraua prestatu dute, biharko eta etzirako: Oskar Alegria zinemagilearen 'Zumeta 23' film labur berriaren aurkezpena, 'Peru Galbete eta gu' taldearen emanaldia, herriko sortzaileen arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak, Usurbil Museo Irekia bisita girotu berezia eta elkarlan itzeleko 'Xumetik' ikuskizuna egingo dituzte.

Publicidad

Gainera, herriko hiru ikastetxeek ere parte hartuko dute jaialdian, apaingarri izango diren eskulanak eginez.

Hala, Usurbilgo Udalak eta Zubietako Herri Batzarrak antolatuta, bihar, hilak 22, Oskar Alegriak zuzendutako 'Zumeta 23' film laburraren aurkezpena egingo da, 22:00etatik aurrera, Zubietako errebote plazan. Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zuen bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian.

Alegriaren lan berrian, bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute, haren omenez, Zubietako errebote plazan; Koldobika Jauregi eskultorearen kolaborazioa izan du, eta Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil izan dira pilotari-margolariak.

Aurkezpenean izango dira Oskar Alegria zuzendaria, Koldobika Jauregi, Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil.

Film laburraren aurrerapen bideoa ikusteko aukera dago esteka honen bitartez: https://youtu.be/ llnMS_JfbnY?si=xZLNE-BRC8IzglF3.

Aurkezpenaren ondoren, 'Peru Galbete eta gu' taldearen musika emanaldia eskainiko da. Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan eta Santi Etxeberria kontrabaxuan.

'Xumetik' jaialdia

Usurbilgo Kulturguneak antolatuta, bihar 'Xumetik' herri jaialdia ospatuko da honako egitarauarekin: 11:00etatik 13:30era, arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak herriko sortzaileekin. 12:00etan Oskar Alegriak 'Zumeta 23' film laburra aurkeztuko du, Mikel Laboa plazan, Peru Galbeterekin batera. 18:00etan, Usurbil Museo Irekia ibilaldi girotua eskainiko da; eta 22:30ean, 'Xumetik' ikuskizuna izango da: muralaren gogoetak dantza, antzerki eta musika bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad