Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Zarauzko bi traineruen aurkezpena igande eguerdian egin zen Musika Plazan, argazkian ikusi dezakegun bezala. Denboraldia asteburuan hasiko dute.
Aldaketa gutxi gizonezkoetan eta dezente gehiago emakumeen traineruan

Zarautz

Aldaketa gutxi gizonezkoetan eta dezente gehiago emakumeen traineruan

Igandeko aurkezpenaren ondoren, asteburu honetan hasiko da denboraldi berria herriko bi traineruentzat

Martes, 18 de junio 2024, 20:22

Arraun denboraldia datorren asteburuan hasiko da ZAE-ko bi traineruentzat. Gizonezkoak Pasai Donibanen estreinatuko dira igande eguerdian eta neskek Astilleron hasiko dute denboraldia larunbat arratsaldean.

Denboraldi berria hasi aurretik, ohitura den bezala, bi ontzien aurkezpena egin zen igande eguerdian Musika Plazan, arraunlari, entrenatzaile, direktiba, laguntzaile eta babesleak ezagutzeko aukera izan zutelarik gerturatutako zale eta herritarrek.

Bi baja eta lau alta

Gizonezkoen taldeari dagokionez, ez da aldaketa gehiegirik joan den urtearekin alderatuta. Bi baja egon dira, Oier Otegi eta Alex Ostolaza eta altak lau: bi urte geldirik egon den Gorka Zubeldia berriz itzuli da taldera; bestalde, Ondarroak utzita etorri den Andoni Lopez, eta behe mailatik igo diren bi gazte, oraindik jubenila den Oinatz Egiazabal eta lehen urtekoa den Ander Maiz. Beraz, talde oinarria aurreko urtekoa da, baina aurten, aldaketa pare bat gehiagorekin, zertxobait lasaiago ibiltzeko esperantzarekin. Asier Puertas oriotarrak jarraitzen du prestatzaile modura. Iaz traineru barruan joatea ere egokitu zitzaion eta aurten ikusi behar, baina lesiorik ez badago, talde osatuagoa dute.

Nahiz eta orain aste pare bat Lekeitioko estropada irabazi, zarauztarrek oinak lurrean dituzte eta badakite maila handia dagoela ARC1 Ligan. Hasiera batean, San Juan agertzen da pronostikoetan talde indartsuena bezala, itxura oso ona erakutsi baitu aurredenboraldiko estropadetan. Zarauztarrak borrokarako prest agertzen dira, eta Lapurdi, Santurtzi, Arkote, Zumaia... arerio zuzenak izango dituzte, hori espero dute behintzat. «Sentitzen dugu aurten puntu bat gora egin dugula; joan den urtean 6. amaitu genuen eta aurten goraxeago ibiltzen saiatuko gara», zioen igandean Gaizka Garmendia patroiak.

Denboraldi berri honetarako Zarautz Gesalaga Okelaneko arraunlariak ondorengoak izango dira: Elias Astiazaran Ennajar, Oinatz Egiazabal Larrañaga, Aitor Elizondo Telleria, Jon Errazkin Berazadi, Mikel Etxabe Uria, Gaizka Garmendia Iturria, Ion Jauregi Agirretxe, Andoni Lopez Larrañaga, Haritz Lozano Mendizabal, Ander Maio Manterola, Ander Maiz Azkue, Axi Manterola Galarraga, Eneko Manterola Mendizabal, Iñigo Mozo Urbieta, Manex Otaegi Mendoza, Angel Maria Urcelay Gonzalez de Txabarri, Gorka Zubeldia Rezabal, Ioritz Zubillaga Elorriaga eta Asier Puertas Orbañanos.

Emakumeen ontzia

Emakumeek ETE Ligan jardungo dute eta Astilleron hasiko dute larunbatean denboraldia. Taldean aldaketa dezente eman dira. Izan ere, ikasketak, lesioak, amatasuna... direla eta, plantilla osatzeko zortzi alta egon dira: Ur Kirolaketik lau etorri dira: Nahikari Quian Artano, June Balda, Libe Goñi eta Irati Mercader; beste bi Lapurdiko Larrun Kostatik: Amaia Apezetxea eta Lutxi Pascassio eta beste bi hasi berriak dira, Johana Garcia eta Saioa Makazaga. Aurten Juanjo Etxarte izango da entrenatzailea.

Negu partean ondo jardun dira lanean arraunlariak, apal-apal, baina anbiziorik ez zaie falta denboraldi berriari ekiteko. Joan den urtean bandera batzuk eskuratu zituzten eta aurtengoan ere tanda nagusian sartzeko itxaropenarekin uretaratuko dira estropada guztietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aldaketa gutxi gizonezkoetan eta dezente gehiago emakumeen traineruan