Zarautz

Amalur Landu parte-hartze prozesuaren emaitzen aurkezpena, gaur arratsaldean

A. E.

zarautz.

Lunes, 24 de marzo 2025, 19:51

Hiru hilabete igaro dira Amalur Landu parte-har-tze prozesuari hasiera eman ziotenetik. Ordutik, hainbat saio ireki, bilera eta talde dinamika egin dituzte, zarauztarrok Amalur parkean lehenesten ditugun erabilera-programak eta horiei lotutako azpiegitura beharrak identifikatzeko.

Publicidad

Orain, hilabeteetako lan partekatuaren ondoren, atzera begiratu eta elkarrekin uztartutakoa ospatzeko unea iritsi da. Horregatik, Amalur Landu prozesuaren emaitzak partekatzeko eta proiektua eraikitzen lagundu duten guztien ekarpena aitortzeko saioa egingo dute gaur, asteartea, 18:30etik 19:30era, Santa Klara komentuan.

Bertan, prozesuaren ondorioak aurkeztu dira eta parkearentzat proposatutako erabilera eta ekipamenduak azaldu. «Eskerrak eman nahi dizkiet parte-hartze prozesuaren fase desberdinetan parte hartu duten zarauztarrei, gure herriaren etorkizuna modu partekatuan lan-tzeko euren denbora eta gogoak jartzeagatik», adierazi du Garbiñe Oiarbidek, Partaidetza zinegotziak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad