Borrar
Amalur parkea, Zarauzko erdigunean daukagun 25.000 m2-ko birika berdea. ETXEBERRIA
Amalur parkeak herriko «birika berdea» izan behar du, «lasai egoteko leku bat»

Zarautz

Amalur parkeak herriko «birika berdea» izan behar du, «lasai egoteko leku bat»

Amalur Landu parte hartze prozesuaren ondorioak ezagutzera eman ziren astearteko aurkezpenean

Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:20

Amalur Landu parte-hartze prozesuari orain hiru hilabete eman zitzaion hasiera. Hainbat saio ireki eta talde dinamika egin ondoren, atera dituzten ondorioak ezagutu genituen astearte arratsaldean Santa Klara konbentuko gela batean egin zen aurkezpenean. Prozesuaren helburua, Zarauzko erdigunean daukagun 25.000 metro koadroko 'birika berdean', herritarrek lehenesten dituzten erabilera-programak eta horiei lotutako azpiegitura beharrak identifikatzea izan da.

Bi fase egin dira, lehen fasea abenduaren 10etik urtarrilaren 17ra bitartean, eta bigarrena, otsailean zehar, giza-talde desberdinekin dinamikak egin dira, elkarrekin hausnartu eta lehen fasean jasotako ekarpenak aberasteko eta ikuspegi anitzak txertatzeko. Jarraian, bigarren saio ireki bat antolatu zen eta saio horretan aurrekoetan jasotako informazioa kontrastatu eta eztabaidatu zen, pertsonen arteko ideia trukaketa ahalbidetu zuen kolaborazio-dinamika baten bidez. Ekarpen ugari jaso dira bai saioetan baita udal webgunean ere, guztira 280 iritzi.

Newsletter

Ondorio nagusi bezala, parkeak bere horretan jarraitu behar duela, aldaketa handiegirik gabe, natura errespetatuz, erabilera eta adin desberdinen bizikidetzarako.

Jasotako proposamenen artean, lasai egoteko edo sozializatzeko leku bat izan behar duela; kultur jarduerak egiteko edo kirola praktikatzeko instalazioak ere proposatu dira, nahiz erabilera gehiago ere jaso diren: haurrentzat jolasgunea, txakurren-tzako espazioa...

Adin guztientzako parke bat sustatu nahi da, erabilera askokatarako ekipamendu bat lehenetsiz. Parkeak aldaketa gehiegirik ez duela behar ondorioeztatzen da: itzala ematen duten bertako zuhaitzak landatzea, eserleku batzuk gehiago jartzea...; esku hartze txiki batzurekin nahikoa dela, alegia.

Egindako parte hartze prozesuan jasotako herritarren desioak laburbilduz, atsedena eta ongizatea, hau da, lasaitasuna, irakurketa... bultzatu beharko liratekeela; era berean,lur azpiko parking bat egitea, parkearen izaerarekin ez datorrela bat jaso da; parkea eta Santa Klara eraikuntzak bat egin behar dutela; belaunaldi guztientzat parke bat izan behar duela... Azken finean, Amalur parkeak irekia, librea, zuhaitzez betea, kirola edo kultur jarduerak egiteko ekipamenduekin izan beharko lukeela ondorieztatu da.

Aurkezpena eta gero, Garbiñe Oiarbide zinegotziak adierazi zuenez, «datorren urteko aurrekontuetan parkeak behar dituen hobekuntzak egiteko partida bat sartuko dugu, pixkanaka eskaerak betetzen joango gera.

Guztira 40 herritar inguru elkartu ziren astearteko aurkezpenean eta, Udalaren opari gisa, bakoitzak zuhaitz bana eraman zuen etxera, etxean hazi eta gero Amalur parkean edo beste nonbaiten landatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amalur parkeak herriko «birika berdea» izan behar du, «lasai egoteko leku bat»