Zarautz
'18 Astetan Triatleta' erronkaren 5. edizioa otsailean hasiko daZarautz
'18 Astetan Triatleta' erronkaren 5. edizioa otsailean hasiko daUrte berri bat hasterakoan sarritan norberari egiten zaion asmo berrien artean kirola azaltzen da. «Hasi beharra dut kirola egiten» esaten diogu geure buruari. Orain aukera paregabea dago triatloiaren munduan murgiltzeko.
Publicidad
Triatloia Maite Dut egitasmoak berriro ekin dio '18 Astetan Triatleta' erronkari, triatloia probatu nahi duten pertsonei kirol hau eskuragarri egiteko helburuarekin. Edizio honetan ere, parte-hartzaileek 18 astez entrena-tzeko aukera izango dute, distan-tzia ezberdinetan parte hartzeko beharrezko gaitasunak garatuz.
Erronka honi esker, azken 4 urteetan, Euskal Herrian 674 pertsona murgildu dira triatloian, %50a baino gehiago emakumezkoak.
Triatloia Maite Dut egitasmoaren '18 astetan triatleta' erronkaren lau edizio burutu dira dagoeneko, Euskal Herriko hainbat txokotatik animatzen dira gazteak, lagunartean zein bakarka Hektor Llanosek (Fitgüne kirol aholkularitza) prestatutako entrenamenduak jarraitzen.
'18 Astetan Triatleta' erronkaren helburua da balioetan oinarrituz, triatloia gizarteratzea euskaraz. Horretarako, antolatzaileek entrenamendu-plan egituratu eta profesionalizatu bat eskaintzen dute:
-Asteroko entrenamendu-planak, Fitgüne aholkularitza zentroaren eskutik.
-Tutorial bideoak eta Telegram bidezko aholkularitza-zerbitzua.
-Distantzia ezberdinen artean aukeratzeko aukera: Super Sprint: 350 m igerian – 10 km bizikletan – 2.5 km korrika. Sprint: 750 m igerian – 20 km bizikletan – 5 km korrika. ETa azkenik, Olinpikoa: 1.500 m igerian – 40 km bizikletan – 10 km korrika.
Publicidad
-Berrikuntza 2025ean: Aditu talde baten laguntza zuzena, parte-hartzaileek dituzten zalantzak eta galderei erantzuteko bideo berezien bidez.
Erronka otsailaren 17an hasiko da, eta 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek astero 3 eta 5 egun artean entrenatuko dute, aukeratutako distantziaren arabera.
Erronkak bi izen-emate mota eskaintzen ditu: Alde batetik doakoa: Parte-hartzaileek oinarrizko entrenamendu-planak eta laguntza jasoko dituzte eta bestetik, premium: Gainera, gida osagarri bat, ongietorri-poltsa, produktu sorta eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskainiko dira.
Publicidad
2025ko enbaxadoreak hiru aurpegi ezagun izango dira parte-hartzaileentzako inspirazio iturri: Ane Iturrate, aktorea eta modeloa (Super Sprint distantzia), Jon Fernandez, Gaztea irratiko esataria (Sprint distantzia) eta Ane Arozena, erronkari esker triatloian hasitakoa (Olinpiko distantzia).
Parte-hartzaileek laguntza jasoko dute arlo desberdinetan esperientzia duten adituengandik: Hektor Llanos (Gasteiz, 1972): Fitgüne aholkularitza zentroko arduraduna eta goi-mailako triatleta ohia. Entrenamendu-planen arduraduna.
Publicidad
Ainhoa Murua (Zarautz, 1978): Triatleta eta entrenatzailea, lau Joko Olinpikotan parte hartu du eta nazioarteko txapelketetan ibilbide handia egin du.
Eneritz Urrutia (Arrasate, 1990): Triatleta eta hezitzailea, prestakuntzan oinarritutako ikuspegia eskainiko du.
Pablo Cazalis (Zarautz, 1992): 'Zarauzko Marrazoa' igerilari fina eta CrossFit nazioartekoa. Indar-ariketei eta igeriketari buruzko aholkuak eskainiko ditu.
Adriana Campoy (Donostia, 1972): Triatleta eta igeriketako entrenatzailea, taldeari motibazioa eta jarraipena eskaintzeko arduraduna.
Publicidad
Triatloia Maite Dut egitasmoak kirola eta euskara uztartzen jarraitzen du, herritarrak triatloira hurbiltzeko ahaleginetan. Interesa dutenek izena eman dezakete www.triatloiamaitedut.eus webgunean.
Informazio gehiago lortu nahi izan ezkero, www.triatloiamaitedut.eus webgunean edo posta elektroniko honetara idatziz info@triatloiamaitedut.euslortu daiteke. Animatu eta ekin 2025hasiberriari triatloia egiten erronka honen laguntzarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.