
Zarautz
Atzo hasi ziren SKAPA 2023ko jaiak Azken PortunSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Atzo hasi ziren SKAPA 2023ko jaiak Azken PortunEl Diario Vasco
zarautz.
Jueves, 10 de agosto 2023, 20:49
Oso ezagunak diren jaiak ospatzen dira abuztuan Azpen Portun. Gaur Santa Klana eguna izanik eta atzotik hasita, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko auzoen jaiak abian ditugu (SKAPA 23).
Atzo goizean haurrentzat puzgarriak eta tailerrak antolatu zituzten Sagasti Plazan. Giro ederrean pasa zuten goiza bertaratu ziren ume guztiak, eguzki beropean. Arratsaldeko 16:00etan ohitura jarraituz suziria bota zuten jaien hasiera herritar denei iragarriz. Habanera ezaguna inguratu ziren denen artean abestu eta urtero egiten den moduan, Patxi Iruretagoiena gogoan hartu eta aurresku bat dantzatu zuten familiako ordezkaritza baten aurrean.
Arratsalde eta gau, festa giro bikaina egon zen eta gaur jarraipena izango du jaiak. Txistulariak eta buruhandiak goizean ibiliko dira kaleetan eta gero marrazki festa egingo dute. Jubilatuen hamaiketakoa bukatzean txaranga auzoan. Arratsaldean, zumba, Yasmilka Rodriguezen eskutik 17:30ean hasita. Parrilla jana eta herri kirol jaialdiak amaitzean, gaueko kontzertuak, Merina Gris, Funkiwi's eta DJ Bon eta DJ Jam.
Bihar, Marmitako lehiaketaren hasiera goizeko 10:30ean. Toka eta Xakela txapelketak 11:30ean eta patata tortilla eta postre lehiaketak 12:30ean. 14:00etako marmitakoak oholtzara eraman eta auzo-bazkariari hasiera emango zaio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.