![Badok 13k Liga irabazi du Pontejosen eta gainera, Euskadiko txapelduna da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202107/24/media/cortadas/66293420--1248x710.jpg)
![Badok 13k Liga irabazi du Pontejosen eta gainera, Euskadiko txapelduna da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202107/24/media/cortadas/66293420--1248x710.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Badok 13 zarauzko arraunlari beteranoek Ligako azken jardunaldia dute gaur arratsaldean Kantabriako Pontejos herrian. Estropada honekin emango diote amaiera denboraldi zoragarri honi, izan ere Badok 13ko arraunlariek La Salve Liga irabazi dute, liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. Joan den igandean Getxon estropada irabazi zuten eta, esan bezala, bide batez La Salve Ligako txapeldun ditugu. Bederatzi estropada jokatu eta guztiak irabazi dituzte, eta gaur azkenengoa ere irabazten saiatuko dira. Hau gutxi ez eta, pasa den asteazkenean, Euskadiko Txapelketa ere eskuratu zuten Lekeitioko uretan. Zarauztarrek 10:49 denbora markatu zuten eta atzetik Fortuna (10 segundutara), Iberia, Mundaka, Plentzia, Bilbo, Zumaia eta Sestao sailkatu ziren. Bestalde, asteburu garrantzitsua dute ZAE-ko arraunlariek. Mutilen lehen ontziak bi hitzordu berri ditu, gaur arratsaldean Castro Urdialesen eta bihar eguerdian Lekeition. Mutilen bigarren ontziak eta emakumeek Pasaian dute estropada, Errenderia Hiria VIII. Ikurriña.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.