Badok 13 zarauzko arraunlari beteranoek Ligako azken jardunaldia dute gaur arratsaldean Kantabriako Pontejos herrian. Estropada honekin emango diote amaiera denboraldi zoragarri honi, izan ere Badok 13ko arraunlariek La Salve Liga irabazi dute, liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. Joan den igandean Getxon estropada irabazi zuten eta, esan bezala, bide batez La Salve Ligako txapeldun ditugu. Bederatzi estropada jokatu eta guztiak irabazi dituzte, eta gaur azkenengoa ere irabazten saiatuko dira. Hau gutxi ez eta, pasa den asteazkenean, Euskadiko Txapelketa ere eskuratu zuten Lekeitioko uretan. Zarauztarrek 10:49 denbora markatu zuten eta atzetik Fortuna (10 segundutara), Iberia, Mundaka, Plentzia, Bilbo, Zumaia eta Sestao sailkatu ziren. Bestalde, asteburu garrantzitsua dute ZAE-ko arraunlariek. Mutilen lehen ontziak bi hitzordu berri ditu, gaur arratsaldean Castro Urdialesen eta bihar eguerdian Lekeition. Mutilen bigarren ontziak eta emakumeek Pasaian dute estropada, Errenderia Hiria VIII. Ikurriña.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.