

Secciones
Servicios
Destacamos
ANTXON ETXEBERRIA
zarautz.
Jueves, 17 de diciembre 2020, 00:22
Ion Gurrea Zufiria ez da geldirik egoteko horietakoa. Azken urte hauetan denetarik egin du. Hoteletako gestio ikasketak burutu ondoren, ikasketak praktikan jartzeko urtebete kanpoan eman zuen (Mexiko, Brasil, Costa Rica ...), eta ondoren Maria Cristina hotelean ere lana egindakoa da. Oraintsu berriz, www.earratours.eus sortu du bere bikote Danielerekin batera.
Jon Gurrea, 38 urteko zarauztarra da, baina Donostian bizi da azken sei urteetan. Munduan zehar asko bidaiatutakoa da. Dioen bezala, «gure ogibidea eta pasioa zera da, gida moduan gure herrialdea eta kultura barru-barrutik bisitariei erakustea eta hala eman ditugu azken urteak; 2020 urte honetan agentzi propioa sortzea erabaki genuen, eta hortarako prestatu gara».
Agentzi honi Earra izena jarri diote (kale hizkeran ederra), «hainbat lagunek eta bezeroek bisitatu bait gaituzte mundu guztitik eta konturatu ginen guztiei nahigabe hitz hori irakasten geniela gure ibilaldi eta bisiten sentimentuak deskribatzeko; konturatu ginen bisitariek ere hori sentitu beharko luketela gure tourretan: earra parajeak, earra tokia, earra istorioa edo earra txakolina, ohikoa da gurean hitzegiten dugunean», adierazten digu.
Plan eta asmoak bai, baina horretan zeudela, Covid-19 gainbehera etorri zen eta berriz asmatzea tokatu zaie. Eta, esan bezala, ekintzaile hau ez da geldirik geratu. Pandemia dela eta, www.earragourmet.eus sortu du, bertako gastronomiarekin duten maitasuna adieraziz. «Ezagutzen ditugun ekoizleen produktu onenak eta jasangarrienak bezeroen eskura jartzen ditugu, baita gure garagardo propioa ere: Pilotari, Arraunlari, Txingalari eta Aizkolari». Dioen bezala, «laborari asko ezagutu ditugu bai hegoaldean eta baita iparraldean ere, enpresa txikiak eta jende atsegina, gehienak euskaldunak eta gure tourretan ere laborariak bisitatzeko aukera eskainiko dugu posible den momentutik aurrera».
Erosketak errazteko otartxo batzuk egin dituzte, hala nola San Tomas pack-a: sagardoa, taloa, txistorra, gazta eta txokolatearekin Santo Tomasak etxetik ospatzeko. Haurrentzako ere pack berezia dute pack familiarrean. «Banaketak doan egiten ditugu gauzak bezeroei errazte aldera, hemen Zarautz inguruan, Donostialdean, Tolosaldean..., tokatzen den tokian». Guzti honetaz, informazio osatua bere instagram-en aurki daiteke: instagram: @earra.gourmet
Aldi berean, Olentzero bezala opariak etxera eramateko prest agertzen da Ion Gurrea eta baita bideo-deiak egiteko. «Denetarik egiteko prest, ilusioz gainezka gaude».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.