![Bihartik aurrera, Santa Klaretako hiru egunetako jai egitarau potentea](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/09/97044759--1200x840.jpg)
Zarautz
Bihartik aurrera, Santa Klaretako hiru egunetako jai egitarau potenteaSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Bihartik aurrera, Santa Klaretako hiru egunetako jai egitarau potenteaGaur hasi eta astelehena bitartera luzatuko dira aurtengoan Santa Klara jaiak. Eta hasteko, gaur, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara Mariatxiak izango dira, Altzola tabernaren eskutik. Gaurkoa, datorrenaren hasiera besterik ez da izango eta hiru egunetan banatuta adin guztientzako moduko egitarau potentea osatu du auzoko komisioak.
Honela, bihar, larunbata, gazteen eguna, 10:00etatik 14:00etara, Plaza Gorrian puzgarriak eta tailerrak zabalik izango dira haurrentzat, Txipristin taldearen laguntzarekin. Festa hasera iragarriz, suziria 16:00etan botako da, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin. Jarraian, 16:15etan, haurrentzat auzo olinpiadei emango zaie hasiera; 18.00etan, Azken Portuko auzo krosa, hiru mailetan banatuta: 5 urte arte, 6-9 urte artekoak eta 10-14 bitartekoak. Parte-hartzaileen artean Arrivatiko izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira. Ondoren, 19:00etan, Jalgi taldearen dantza erakustaldia iragartzen da Plaza Gorrian eta 19:30ean, txokolate-jana gozozale guztientzat Eroskiren eskutik.
Txirrindulari kriteriuma ezin falta jaien egitarauaren barne; bihar gaueko 21:30ean hasiko da, kadete eta jubenilentzat, mutil zein neskentzat. Herri eta klub desberdinetako txirrindulariak bilduko dira, auzoko kaleetan ibiliko direlarik biraka. Giro ederra sor-tzen da kriteriumean eta bihar-koan, larunbata izanik, ez da gutxiago izango. Gaueko kontzertuari dagokionez, 23:30ean Unai Madariagak sortu zuen Ezezez rock taldea izango da oholtzan eta 00:45etatik aurrera, Goxuan Salsa, kolonbiarrak eta euskaldunak, euskaraz abestuz.
Igandea, abuztuak 11, Santa Klara eguna, 09:00etan Goizeko Ihintza txistulari taldeak zabalduko du egitaraua; 11:30ean, marrazki festa haurrentzat, pinturak bakoitzak etxetik eraman beharko dituelarik. Bukaeran, parte hartzaileen artean Bina-Binako izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira. Aldi berean, bizi-scalextric eta birziklapen eta berrerabilpen tailerra Kalapie eta Gurpil elkarteen eskutik. Eguerdiko 12:00etan, auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkartean, Urpekoak elkarteari esker, Azken Portu txarangak girotuko duelarik auzoa.
Arratsaldean murgilduz, 17:30ean, Zumba Leinaren eskutik txosnagunean. Ordubete ondoren, parrilla-jana Plaza Gorrian eta giroa alaituz, Zarautz Trik trikitilari taldea. Hori bai, parrilla orduan, inguruko etxeetan izara, erropa edo antzekoak kent- zea gomendatzen da.
Ondoren, 19:00etan, herri kirol jaialdia antolatu da, Izeta harri-jasotzaileen eskolako harri-jasotzaile eta aizkolariekin; 19:30ean, mozorro lehiaketan izen-ematea Plaza Gorrian, saria Experientziak-en eskutik, Elkano ihes-gelarako 4 sarrera. Mozorro lehiaketako gaia, gabonak izango da.
Santa Klara eguneko egitaraua amaitzeko, 23:15etan Amiltzen taldearen emanaldia; 00:45etik aurrera, Tremenda Jauria taldea eta 02:00etan, DJ Bon eta DJ Jam.
Astelehenean, abuztuak 12, Santa Klara bigarrena, txistulariak goizeko 09:00tan; 10:30ean, Patxi Iruretagoiena marmitako lehiaketari hasiera emango zaio.
Aldi berean, 11:30etik aurrera, toka txapelketa eta haurrek xakela txapelketa, tokako saria garaikurra eta Argin bientzako afaria izanik. Eguerdiko 12:30ean, patata tortilla eta postre-lehiaketak eta sari gisa, Telesforon afaria bientzat (tortilla onenari) eta La Potx-en birentzako afaria (postre onenari). Ondoren, bazkal aurretik, auzo poteoa. Egindako marmitakoak 13:45-14:00ak bitartean aurkeztu beharko dira eta irabazleak Masta jatetxean afaria jasoko du sari gisa.
Auzo bazkariari 15:00etan emango zaio hasera eta bazkalondoan, lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak izango dira. Jarraian, auzoan barrena poteo girotua eta gauean, 22:00etatik aurrera, bertso saioa Jones Illarregi, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio eta Julen Zulaika. Eta aurtengo egitaraua amaitzeko, gauerditik aurrera, Fan&Go taldea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.