![Bizirik jarraitzen dute xakeko bi talde nagusiek](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/02/07/102139321--1200x840.jpg)
Zarautz
Bizirik jarraitzen dute xakeko bi talde nagusiekSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Bizirik jarraitzen dute xakeko bi talde nagusiekAntxon Etxeberria
ZARAUTZ.
Jueves, 6 de febrero 2025, 20:33
Asteburuan burutu da Gipuzkoa Xake Ligako jardunaldi berri bat eta Preferente mailako taldeak 2-2 ko berdinketa lortu zuen Gros-eko taldearen aurka eta bigarren mailako taldeak berriz 1-3 galdu Bergarako Zaleak en aurka.
Preferente mailan lehen tableroan Mikel Vicentek jokatu zuen pieza zuriekin eta enroke kontrajarrien ondoren partida oso ireki bat planteatu zen eta garaipen nahiko erosoa lortu zuen. Bigarren tableroan Jon Lertxundik jokatu zuen pieza beltzekin eta bere ohiko defentsa sendo bat planteatu ondoren tablasak lortu zituen. Hirugarren tableroan Daniela Veltek jokatu zuen pieza txuriekin, nahiz eta partida hasera nahiko berdindua joan, azkenerako amore eman behar izan zuen eta galtzaile atera zen. Laugarren tableroan Xabier Arrillaga 'Piratak' jokatu zuen pieza beltzekin eta partida borrokatu baten ondoren meritu handiko tablasak lortu zituen.
Bigarren Mailan Iñaki Altzibar, Iñaki Buruntza, Jon Altzibar eta Aitor Altzibarrek jokatu zuten liderren aurka. Hauen nagusitasuna agerikoa izan zen hiru partidetan, baina Iñaki Buruntzak garaipen haundia lortu zuen pieza beltzak gidatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.