Borrar

Zarautz

Eskola jazarpenaren inguruko hitzaldia bihar Modelon

A. E.

zarautz.

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:23

La Salle ikastetxeak bihar, asteazkenerako, hitzaldi bat antolatu du Modelo Aretoan, 'Eskola jazarpenaren aurrean, Isiltasunaren legea hautsiz' izenburupean. 17:30ean, izango da sarrera librearekin.

Iñaki Zubizarreta (Madril, 1972), saskibaloiko goi mailako jokalaria izandakoa da, pibot postuan. Bere fisikoari erreparatuz gero, batzuentzat bereziki harrigarri suertatzen da jakitea, txikitan eskola jazarpenaren biktima izan zela. 11 urte zituela, bullyinga jasan zuen eskolan, eta suizidioan pentsatzera ere iritsi zen. Bere esperientziatik abiatuta, oso modu aktiboan lan egiten du jazarpen arazoak dituzten haurrei laguntzeko. Bere historia transmititzeko konpromisoa eta erabaki irmoa hartu du, errepika ez dadin, beste inork sufri ez dezan. Bere mezuak min ematen du, baina esperantzazkoa da, berak dioen bezala 'bullying-etik ateratzea eta bizitza berreskuratzea posible da, baina horretarako tresna egokiak behar dira.

Goizean, La Salle Ikastetxean izango da Zubizarreta DBHko ikasleekin eta arratsaldean, esan bezala, 17:30ean Modelo Aretoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola jazarpenaren inguruko hitzaldia bihar Modelon