

Secciones
Servicios
Destacamos
Egun oso berezia izango da astelehen honetan Zarautzen, Euskal Jai eguna, baina bereziki berezia egun seinalatu honek bere mendeurrena betetzen duelako. Mauricio Flores Kaperotxipi (1901-1997) margolari zarauztarra izan zen, uda luzatzeko asmoz, Euskal Jai eguna ospatzeko idea bultzatu zuena. Hasierako jai egun bakarra izatetik aste osoko egitaraua izatera pasatu da, beti ere euskal kultura eta ohiturak bizirik mantentzearen helburuarekin.
Aurtengo urtea hain berezia izanik, Zarauzko Udalak herriko beste hainbat eragileekin batera, egitarau oparoa prestatu du ekitaldi eta txapelketa ugarirekin eta horiei guztiei amaiera asteleheneko egunarekin emango zaie. Igande honetan 'Mendeurrenaren brindisa' egin zen Lege Zaharren Enparantzan parrilla herrikoia, sagardo eta txakolin dastaketarekin herriko dozena erdi upategiren eskutik, gaur datorkigunaren aurrerapen gisa.
Egun guztiko egitaraua dago prestaturik eta ohitura galdu gabe baserritar arropa jantziko dute zarauztarrek. Goiz goizetik aterako dira txistulari, trikitilari, dultzainero eta Iturengo tunturroak; era berean, Goiztiarrak taldea, aintzinako ohiturak eta pertsonaiak berreskuratuz, eta Gure Boza otxotea herriko kaleak eta bazterrak alaituz; 10:30ean, meza nagusia izango da Frantziskotarren elizan; eguerdian, 12:00etan, Munoan, Zarauzko Alproja taldeak 'Ehun urte zain' antzezlana aurkeztuko du; jarraian karrozak aterako dira eta aurkezpena 13:30ean Musika Plazan egingo dute; lau karroza izango dira, Jose Maria Zuazobide, Jose Luis Lasa, Iñigo Arrillaga eta Juan Antonio Mendizabalek prestaturikoak. Ondoren, 14:00etan, Musika Plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia izango da dultzaineroekin. Bazkal ostean, arratsaldeko jai giroa Iñurritza zelaira mugituko da, haurrentzako herri kirolak eta Bide Batez taldearen erromeriarekin. Festarako gorputzarekin jarraitzen dutenek gau orduetan erromeri eta dantzaldiak izango dituzte.
Bestalde, Euskal Astearen baitan, azken egunetan lehiaketa eta txapelketa ugari ospatu dira. Ostiral iluntzeko Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela Aitor Tatiegi oñatiarrak jaso zuen; larunbat eguerdiko Aurresku Txapelketan berriz Mattin Etxebeste oiartzuarra nagusitu zen. Eukal Astearen barne bestelakorik ere izan da, hala nola, herriko taldeen emanaldia ostegunean, edo ostiralean Ondartza taldearena, garai batean talde honek sortzen zuen giroa gogora ekarriz, ehundaka herritar bildu zirelarik bertan.
Bestalde, 100 urte hauetako ibilbidea ezagutu eta aitortzeko bi erakusketa antolatu dira. Irailaren 22a bitartean, Merkatu Plazako lehen solairuan, 'Euskal Jaiak 100 urte' erakusketa ikusgai dago. Bertan, Euskal Jaien sorrerako eta lehen urteetako argazki, irudi eta dokumentuak daude ikusgai. Honekin batera, Jose Maria Zuazobidek azken urteetan sorturiko karrozen maketez eta irudiez gozatzeko aukera dago. Gainera, euskal jantzi tradizionalak ikusteko aukera dago herriko dendetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.