Zarautz
Futboleko atezain gazteen lehen kanpusak harrera ona izan duSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Futboleko atezain gazteen lehen kanpusak harrera ona izan duHogei atezainek hartu dute parte ekainaren 23tik 29ra Zarautzen burutu den futboleko atezainen lehen kanpusean. Zarautz Kirol elkartea eta Futbolemotion enpresak elkarrekin antolatutako egitasmoak leku desberdinetatik etorritako 11-17 urte bitarteko gazteak erakarri ditu, baina zarauztarrik ez.
Besteak beste, Aretxabaleta, Eibar, Bergara, Azkoitia edo Legazpitik etorritako gazteek hartu dute parte kanpusean, baina baita Lleida, Bartzelona, Teruel, Gasteiz, Bilbo edo Abadiñotik etorritakoak ere. Kanpotik etorri diren gazteek Hotel Zarautzen egin dute jan eta lo eta aste osoan zehar hainbat entrenamendu burutu dituzte Astiko instalakuntzetan eta hondartza jarduera desberdinak ere osatu dituzte, tartean surf ikastaroa.
Alebinetatik jubenil maila arteko gaztetxoek hartu dute parte Julen eta Alex Agirrezabal eta Jorge Lope irakasle izan dituztelarik eta Asier Landa koordinatzaile lanetan.
Kanpus honen helburua atezainei bultzadatxoa ematea izan da, bere lanean nola hobetu dezaketen irakatsi zaie, elkarrekin esperientzia aberasgarria bizitzeko aukera izan dutelarik. Aurtengoaren ostean, egistamoari datorren urtean jarraipena emateko asmoa dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.