Zarautz
Garai bateko giroa gogora ekartzen saiatuko da Ondartza gaurko emanaldianSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Garai bateko giroa gogora ekartzen saiatuko da Ondartza gaurko emanaldianOndartza taldearen emanaldia iragartzen da gaur arratsaldeko 19:00etan Lege Zaharren enparantzan (euria bada, Modelo aretoan). Agian herritar asko egongo da talde hau ez duena sekula ikusi eta entzun ere, orain dela 50 urte baino gehiago desagertu baitzen euskal kultura sustatu asmoz sortu zen taldea. Taldean ibili ziren herritarrak gaur egun 70-80 urte bitartean dituzte eta Euskal Jaiaren mendeurrena betetzen dela eta, Ondartzako hainbat kide berriz elkartu dira, entseguak egin dituzte eta gaur oholtzara igoko dira, garai haietako giroa errepikatzen saiatuko direlarik dantza eta kantuen bidez.
Ondartza taldea 1963an sortu zen; euskal kulturaren tradizioa eta ohiturak bizirik mantentzea zuen helburu eta garai haietan ekintza asko egiten zituzten herria bizi mantenduz.
Turismo bulegoaren deia jaso zuten Euskal Jaiaren mendeurrena zela eta ea zerbait prestatuko ote zuten galdetuz. Baiezkoaren ondoren, uda osoan zehar entsegu ugari egin dituzte gaur arratsaldean eskainiko duten emanaldirako. Guztira 36 kide inguru elkartuko dira, horietatik hogeiren bat emakumeak eta gainontzekoak gizonezkoak. Gaztelekutik abiatu dira kalejiran, bi ikurriñekin, horietako bat beraiena, eskuz bordatutakoa. Emanaldian zehar dantza egingo dute, abestu, txistulariak ere ez dira faltako... Omenaldi bat ere egin nahi lukete, izan ere Ondartza taldea baino lehen Irrintzi taldea aritu zen eta horietako batzuk gerturatuko dira emanaldira eta omenalditxoa egingo diete. Amaieran, 'Agur Jaunak' abestuko dute. Dioten bezala, «ahalegina egingo dugu eta prestatu duguna ea jendeari gustatzen zaion».
Euskal Asteko gaurko egitarauan ere, bertsolari gazteen txapelketa ospatuko da, aurtengoa XLVIII edizioa. Aurretik egin diren sailkapen saioen ondoren, 22:00etatik aurrera Modelo aretoan ondorego bertsolari hauek jardungo dute: Andoni Rekondo (Hernani), Aitor Tatiegi (Oñati), Libe Goenaga (Getaria), Iruri Altzerreka (Garai), Alaitz Katarain (Mallabia) eta Andoni Mujika (Urnieta).
Era berean, gaurko egitarauan, fandango eta arin-arin ikastaroaren azken saioa izango da Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, ZarautzTrik-ek lagunduta. Gaurkoan, ikastaroaren azken eguna izango da.
Beste norbait animatzen bada azaldu besterik ez du, ez da aurrez izenik eman behar. Eguraldiak laguntzen badu Frontoi Txikian eta, euria egingo balu, Gaztelekuan.
Bihar, larunbatari dagokionez, Euskaraz Bizi Eguna, besteak beste, goizeko 11:00etan, AEK Euskaltegiak antolatuta, euskararen aldeko herri lasterketa izango da, Musika Plazatik abiatuta. Izenak aurretik eman beharko dira.
Ondoren, 11:30ean hasita, aurresku txapelketa Lege Zaharren Enparantzan, aurtengoa XXXVI edizioa. Zazpi dantzarik eman dute izena, ondorengoek: Naroa Sanchez Rodriguez (Legazpi), Mattin Etxebeste Sanzberro (Oiartzun), Mikel Esnaola Lopez (Lezo), Ihintza Erauskin Lizarazu (Lezo), Irati Olaizola Goñi (Legazpi), Amaia Azpeitia Osinalde (Legazpi), eta Izaro Urbano Gorosabel (Amasa-Villabona).
Jarraian, arratsaldeko 14:30etan, euskararen aldeko herri bazkaria hasiko da Musika Plazan, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta eta, segidan, kalejira elektrotxarangarekin. Jakinarazi ere, 18:00etan, Amalur parkean, Artzain Txakurren lehiaketa ospatuko dela, Jose Luis Saizarren omenez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.