Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lan bikaina burutzen ari dira mutilak bateletan eta dominak lortu nahi dituzte.
Gipuzkoako Batel Txapelketa asteburuan amaituko da ZAE-ko ontzien aukera askorekin

Gipuzkoako Batel Txapelketa asteburuan amaituko da ZAE-ko ontzien aukera askorekin

Pasai Donibanen lehiatuko da gaur azken jardunaldia, eta bihar Gipuzkoako Txapelketa

Juan Mari Zubiaurre

ZARAUTZ.

Viernes, 4 de abril 2025, 20:29

Gipuzkoako Batel Ligaren amaierara helduko dira gaur eta bihar ZAE-ko ontziak. Bi azken egunotako estropadak Pasaian lehiatuko dira, gaur Ligako 12. jardunaldia eta azkena izango dena, eta bihar Gipuzkoako Txapelketa.

Gaurko saioak, gainera, biharko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Bi lehia daude beraz jokoan, gaur erabakiko dira Ligako batel onenak zein izan diren eta bihar berriz, egun bateko saioan Gipuzkako Txapelduna izendatuko dute maila bakoitzean.

Zarautz Arraun Elkarteak oso Liga ederra burutu du orain arte eta ontziak aukera bikainak dituzte dominak etxera ekartzeko. Urrutira joan gabe, Zumaian joan den asteburuan emaitza hauek lortzen zituzten; Infantil neskak bosgarren, Infantil mutilak B eta A ontziak bi lehenengo postuetan, Promesa mutiletan bigarren eta bederatzigarren, Jubenil nesketan hirugarren eta Absoluto mutiletan hirugarren baiat ere.

Gaur amaituko den Batel Liga Txapelketako sailkapen orokorrean oso postu onak dituzte gehienak. Horrela adibidez, infantil neskak hirugarrenak dira Mutrikuko A eta B ontzien atzetik, 131 puntu batu ondoren.

Infantil mutilak, euren aldetik, bi batel dituzte eta txandatzen joan dira estropada guztietan bi lehenengo postuetan, beraz sailkapen orokorrean A ontzia dago buruan 50 puntureki eta B ontzia bigarren 49 punturekin. Hirugarren dagoen San JUan 26 punturekin dago. Aurkari gehiegi ez dituzte izan baina lan oso ona egiten ari dira.

Jubenil mailako neskak, berriz, sailkapen orokorrean bosgarren daude 62 punturekin eta absoluto mutilak laugarren tokian kokatuta daude. Hori bai, Asier Puertasen bostekoak ez ditu jardunaldi guztiak lehiatu, buruan dauden San Pedro eta Zumaia baino bi estroapada gutxiagotan izan dira (hauek 9) eta San Juan eta Zarautz daude atzetik zazpi estropadarekin. Bi hauen artean puntu bakar baten aldea dago pasaitarren alde.

Aukera ugari daude beraz gaur eta bihar ZAE-ko batelak dominak ekartzeko. Zaleek aukera polita dute Pasai Donibanera hurbildu bi egun hauetan eta gure neska eta mutil lanean zuzenean ikusteko eta nork daki garaikurrak soinean jantzitzen dituztela ikusteko.

Enbatak maila oso onean

Traineruen denboraldia oraindik urrun dago baina Zarautz Arraun Elkarteko bi ontziak prestaketa ona daramate eta horren lekuko dira aurredenboraldian lortzen ari diren emaitza bikainak.

Joan den asteburuan Pasaian, XVI. San Pedroko Test Estropada lehiatu zuten bi Enbatak, neskena eta mutilena. Biak ere oso maila ona erakutsi zuten berriro ere.

Neskek osatzen duten trainerua hamaikagarren sailkatu zen. Aurretik izan zituen Euskotren Ligako zortzi ontziak eta ETE Ligako San Juan eta Kaiku bakarrik.

Mutilen traineruak bederatzigarren tokia bete zuen sailkapen orokorrean. aurretik geratu ziren zazpi tarineu Eusko Label Ligakoak eta Santurtzi TKE Ligakoa baina zarauztarren atzetik sailkatu ziren Eusko Label Ligako lau ontzi, Ondarroa, Kaiku, Cabo eta Isuntza.

Emaitza oso politak dira, baina jakina, traineru bakoitzak bere estrategia izaten du eta batzuk agian ez dute ontzi onena ateratzen honelako saioetan edo probak egiteko erabiltzen dute. Dena den, gure neskak eta mutilak bide onean doaz zalantzarik gabe. Udaran zain geratzen gara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Batel Txapelketa asteburuan amaituko da ZAE-ko ontzien aukera askorekin