![Guztira 210 haurrek eman dute izena Udaleku Irekietako aurrematrikulazioan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/12/95238762--1200x840.jpg)
Zarautz
Guztira 210 haurrek eman dute izena Udaleku Irekietako aurrematrikulazioanSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Guztira 210 haurrek eman dute izena Udaleku Irekietako aurrematrikulazioanZarauzko Udalak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuztuan zehar, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Duela hiru aste inguru ireki zen aurrematrikulazioa eta, epe honetan, 230 haurrek uztailean eta 80 haurrek abuztuan eman dute izena, guztira 210.
«Aurreko urteetan izandako esleipena amaitu ondoren, aurten haur kopurua handitzeko aukera izan dugu eta, herritarren aldetik izandako erantzuna ikusita, erabakian asmatu dugula esan dezakegu», azaldu du Irune Urbieta, Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak. «Gehienezko kopuruak igoz, aurreko urteetan ospatu beharreko zozketak eta haurrak Udalekuetan parte hartu ezinda uztea ekidin dugu».
Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra izango dira Orokieta Herri eskolan, 09:30etik – 13:00etara, eta 2003-2024 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek (biak barne) parte hartuko dute.
Aurrematrikulan izena eman zuten gurasoek Udalekuen ordainketa gauzatzeko jarraitu beharreko pausuen informazioa jasoko dute emailez, honela matrikulazioa formalizatzeko. Honekin batera, Tarifa Sozialaren inguruko informazioa helaraziko da, beharra duten familiek, eskaintzen den hobaria eskatu ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.