Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria
Irune Urbieta zinegotzia eta Ane Franco, Orokieta Herri Eskolan.

Zarautz

Guztira 210 haurrek eman dute izena Udaleku Irekietako aurrematrikulazioan

Martes, 11 de junio 2024, 19:56

Zarauzko Udalak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuztuan zehar, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Duela hiru aste inguru ireki zen aurrematrikulazioa eta, epe honetan, 230 haurrek uztailean eta 80 haurrek abuztuan eman dute izena, guztira 210.

Publicidad

«Aurreko urteetan izandako esleipena amaitu ondoren, aurten haur kopurua handitzeko aukera izan dugu eta, herritarren aldetik izandako erantzuna ikusita, erabakian asmatu dugula esan dezakegu», azaldu du Irune Urbieta, Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak. «Gehienezko kopuruak igoz, aurreko urteetan ospatu beharreko zozketak eta haurrak Udalekuetan parte hartu ezinda uztea ekidin dugu».

Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra izango dira Orokieta Herri eskolan, 09:30etik – 13:00etara, eta 2003-2024 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek (biak barne) parte hartuko dute.

Aurrematrikulan izena eman zuten gurasoek Udalekuen ordainketa gauzatzeko jarraitu beharreko pausuen informazioa jasoko dute emailez, honela matrikulazioa formalizatzeko. Honekin batera, Tarifa Sozialaren inguruko informazioa helaraziko da, beharra duten familiek, eskaintzen den hobaria eskatu ahal izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad