Ikusmin handia sortzen du herri kirol erakustaldiak Lege Zaharren enparantzan herritar zein kanpotarren artean. Aurreko astean Urraren errekorrarekin gozatu zuten bertaratutakoek. AMAXKAR

Herri Kirol erakustaldia gaur eta igandean Bi Harri txapelketa Aritzbatalden

Gaur saioa 19:30ean izango da eta igandean harri baldarrekin emakume eta gizonezko txapelketak 18:00etan

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 20 de julio 2022, 00:06

Herri kirolak gogoko dituztenek zer ikusia izango dute gaur eta datorren igandean gure herrian. Udaran Udalak antolatutako herri kirol erakustaldia egiten da asteazkenetan Lege Zaharren enparantzan.

Publicidad

Zarautz Kirol Elkarteko herri kirol atalak jendetza biltzen du astero eta bertako zaleak erakartzeaz gain, kanpotar ugari ere ikusten dira eserlekuan jarri eta ikuskizuna arretaz jarraitzen. Beti kirol mota ezberdinak prestatzen dituzte baina joan den asteazkenean saio oso berezi antolatu zuten udaletxe aurrean.

Mikel Lopetegi 'Urra' harrijasotzaile zarauztarrak marka ahalegin bat egiteko asmoa zuela azaldu zuten eta plaza jendez beteta egon zen saioa zuzenean bizitzeko gogoz. Hiru minutuko txanda batean 125 kiloko zilindro berriari ahalik eta jasoaldi gehienak ematen saiatu behar zuen.

Ordurarte, indarrean zegoen markarik onena Urrarena berarena zen, joan den maiatzaren 22an jokatutako Gipuzkoako Harri txikien txapelketan 37 jasoaldi eman ondoren, eta orain marka hori gainditzen ahaleginduko zen harrijasotzaile gaztea.

Mikelek saio betean dagoela erakutsi zuen eta ikusleen txalo artean marka gainditu zuenean, 38 jasoaldi emandakoan, oraindik denbora zuela ikusi eta jarraitu egin zuen 42 jasoaldi eman bitartean. Marka benetan ikusgarria.

Publicidad

Gaurko saioa erakustaldia izango da baina datorren iganderako urtetik urtera indar gehiago hartzen ari den saio bat iragartzen dute. Aritzbatalde pilotalekuan II. Emakumezkoen eta VI. Gizonezkoen Bi Harri Txapelketa lehiatuko da, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Bertaratuko diren harrijasotzaileek ondorengo lana egin beharko dute: Jai Txiki eta Mollarri harri baldarrak txandakatuz zazpi minutuko txanda bat egin beharko dute. Jasoaldi gehien ematen dizkion gizon eta emakumeak irabaziko du eta kopuru berdina bi kirolarik egiten badute arinenak irabaziko luke txapelketa.

Publicidad

Emakumezkoen harriak 63 eta 51 kilokoak dira eta gizonezkoek jaso beharrekoak 117 eta 119 kilo. Harri baldarrak izanik, ez dira batere erosoan bizkarrera eramateko eta bakoitzak bere modura egiten du lana. Berdin dio gainera zein harrirekin hasi baina beti txandatuz jaso behar dira.

Partaidetza parekatua izango da emakume eta gizonen artean. Neskak hauek izango dira; Lierni Osa, Marina Blanco, Karmele Gisasola, Lur Errekondo, Udane Ostolaza eta Ainitze Zumeta. Mutilen artean beste sei lehiatuko dira, Xabat Olaizola, Gorka Etxeberria, Mikel Lopetegi, Hodei Iruretagoiena, Paulo Azpiazu eta Jon Unanue. Gisasola eta Urra garaile izan ziren iaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad