Zarautz
Herria dantzan jarriko du beste behin datorren larunbateko kuadrilla egunakSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Herria dantzan jarriko du beste behin datorren larunbateko kuadrilla egunakDatorren larunbatean, urriaren 19an, ospatuko da 2024ko Kuadrilla Eguna Zarautzen eta Udaleko Gazteria departamentuak jakitera eman du festa honetarako antolaturiko egitaraua. Egitaraua osatzeko bilera irekiak egin dira eta antolakuntzan parte hartu dute Haize-Orratz Gaztelekuko ordezkariak, Ludotxo Ludotekako ordezkariak, Txipristin Aisialdi Elkarteak eta Bugi Bugi Aisialdi Elkarteak.
Honela, denen artean, adin guztietako jendearentzat gozagarri izango den egitaraua osatu dute. Beste behin hiru gunetan egongo da festa banatuta; haur eta nerabeen guneak Salbideko plazan eta Lege Zaharren enparantzan kokatuko dira, hurrenez hurren. «Urtean zehar lanketa berezia egin dugu ikastetxeen bitartez, 9-11 urte bitarteko haurrentzat bereziki ekintzak prestatzeko, aurreko edizioetan festa honetan antolaturiko ekitaldietatik at geratzen zirela atzeman genuen eta», azaltzen du Irune Urbieta, Gazteria zinegotziak.
Gazteentzat (+16 urte), berriz, hainbat gunetan antolatuko dira ekintzak. Aste honetan bertan egin da Kuadrilla Eguneko hainbat ekintzatarako izen ematea. «Aurtengo Kuadrilla Eguneko bazkaria jendetsua izango da beste behin, izen emateak sekulako arrakasta izan du eta, ordubete inguruan, 370 lagun baino gehiagok eman zuten izena Musika Plazan egingo den bazkarirako», gehitzen du Gazteria zinegotziak. Aurretik, 12:00etan, paella lehiaketa antolatu da.
Hauez gain, urtero bezala, jokoak, goitibeherak, musika... izango dira egunean zehar. Hain zuzen ere, arratsaldetik aurrera musikak protagonismo berezia izango du herriko gune desberdinetan egingo diren kontzertuekin. Hainbat Dj-en emanaldiekin batera, Skapaie elektrotxaranga, 3ttu Erromeria eta Xiberroots taldeen emanaldiak ere izango dira datorren larunbatean, arratsalde, gau partean.
Datozen egunetan zehaztuko dugu osorik Kuadrilla Egunerako prestatu den egitaraua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.