Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Familia argazkia txapelketa amaitu ondoren, pultsolari, entrenatzaile eta laguntzaileekin, Aritzbatalden.
Herriko pultsolariak, bikain Euskadiko Junior Txapelketan

Zarautz

Herriko pultsolariak, bikain Euskadiko Junior Txapelketan

Aipatzekoa nesken txandan Zarauzko neskek lorturiko hiru lehen postuak

Miércoles, 19 de junio 2024, 20:11

Euskadiko Junior Halterofilia Txapelketa jokatu berri da Aritzbatalde pilotalekuan. Bertan Gipuzkoa eta Bizkaiko pultsulari gazte onenak elkartu ziren, oraingoan Arabako Federaziotik ez baitzen inor etorri. Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioen arteko lehia geratu zen, beraz. Gipuzkoakoan, Imanol Zulaika entrenatzailearekin, ZKE Halterofiliako 3 neska eta 2 mutil izan genituen lehian.

Nesken txandan gipuzkoarrentzat emaitza bikainak lortu zituzten Zarauzko neskek: hirugarren Mara Monasterio (150,583 puntu) sailkatu zen, bigarren Leire Urquiola (155,136 puntu) eta lehen postuan Miren Galarraga (198,525 puntu) geratu zen. Taldeen sailkapenean Gipuzkoako selekzioa nagusitu zen, Bizkaiako selekzioaren aurretik.

Mutilen txandan ere lehia izan zen, Zarautzeko mutilek Espainiako Junior Txapelketara sartzeko aukera bilatzea zutelarik asmoa. Sailkapen orokorrean hirugarren postua Joel Antolin zarauztarrak lortu zuen (266,728 puntu), bigarren postuan Bizkaiako Urbi taldeko Bruno Soto (291,394 puntu) sailkatu zen eta garaile Zizurkilgo Danenak taldeko Eki Lizaso (360,549 puntu) izan zen. Taldekako sailkapenean postuak errepikatu ziren, Bizkaiako selekzioa bigarren eta Gipuzkoakoa lehenengo geratuz. Joel Antolin eta Alex Balentziaga zarauztarrak 3. eta 4. postuan geratu ondoren, biak Espainiko Junior Txapelketatik kanpo geratu dira, behar dituzten gutxieneko markak lortu ez zituztelarik.

Altxa 24! txapelketa

Ekainaren 29an Altxa 24! txapelketa izango da, oraingo honetan hondartzako Damaren parean. Bertan ZKE Halterofiliako eta Zaragozako Helios taldeko pultsulariak izango ditugu, herriari ikuskizun polit bat eskaintzeko asmoarekin. Bestalde uztailaren 13 eta 14an taldeak Espainiako Junior Txapelketan hartuko du parte, bertan Malen Monasterio eta Miren Galarraga 55 kilo azpiko eta 71 kilo azpiko kategorietan lehiatuko direlarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko pultsolariak, bikain Euskadiko Junior Txapelketan