Borrar
Teleskopioak Torreoiaren goiko solairuan kokatuko dituzte. UDALA
Hitzordua larunbat honetan Torreoian, izarrak ezagutzeko eta konstelazioak kokatzeko

Zarautz

Hitzordua larunbat honetan Torreoian, izarrak ezagutzeko eta konstelazioak kokatzeko

Astronomia Asteari amaiera emateko, teleskopioekin egingo da behaketa, eta Ilatargi eta Armakurkako kideek emango dituzte azalpenak

Viernes, 4 de abril 2025, 20:29

Astronomia Asteari amaiera emateko, hitzordua Torreoian jarri dute larunbatean 21:00etan Ilatargi Astronomia Taldeak eta Arkamurka Natura Elkarteak. Asmoa da gau behaketa egitea, baina horretarako eguraldiak lagundu beharko du, zeruak garbi egon behar baitu izarrak ikusi, ezagutu eta konstelazioak kokatzeko.

Eguzkia sartu eta berehala hasiko da behaketa, oraindik ilunabarra denean. «Begibistaz zerua ikuskatuko dugu eta konstelazio nabarmenenak kokatzen saiatu. Hartz-handiaren laguntzaz artizarra kokatuko dugu eta hortik abiatuz bere inguruko konstelazioak aurkitzen saiatuko gara», diote antolatzaileek.

Ilargia ilgoran egongo da, erdi bat argituta eta bestea itzaletan, eta teleskopioz behatu ahal izango da zerua. Horri esker, ilargiaren erliebeak behatu ahal izango dituzte, mendiak eta lautadak ikusiz.

Marte eta Jupiter planetak ere ikusgai izango dira. «Beraz horretan saiatuko gara, ea hauei ikustadizo bat emateko gai garen. Orion konstelazio ederra eta bere nebulosa ere gauaren hasieran harrapatuko ditugu mendebaldetik sartzen mantso mantso; aukera badugu, begiradatxo bat emango diegu gas laino horiei», aurreratzen dute.

Eta horrez gainera, ikusi behar gaur gauean zeruak beste zein sorpresa eskeintzen duen: izar-uxoren bat edo batek daki zer gehiagori erreparatuko dioten bertaratzen direnek.

Talde antolatzaileen teleskopioak Torreoiaren goiko solairuan kokatuko dituzte. Hasieran azalpentxo batzuk eman, baina batez ere parte hartzaileen galdera eta jakinminei erantzuna emateko gogoz egongo dira. «Hurbildu, behatu eta galdetu lasai».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hitzordua larunbat honetan Torreoian, izarrak ezagutzeko eta konstelazioak kokatzeko