Zarautz
Juaristi-Juaristi eta Eskudero-Urruzola, Zaporraren finaleanSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Juaristi-Juaristi eta Eskudero-Urruzola, Zaporraren finaleanGaur arratsaldean, 18:30etatik aurrera Frontoi Txikian, jokatuko dira Zaporra Memorialaren azken bi pilota partidak. Lehendabizi 3. eta 4. posturako Jokin Bidezabal eta Xabier Barandiaran, Ander Iraeta eta Arkaitz Esnaolaren aurka neurtuko dira, eta jarraian, aurtengo finala, Azkoitikoak diren Jon eta Alex Juaristi, Andoaingo Jon Eskudero eta Asteasuko Julen Urruzolaren aurka.
Asteartean jokatutako finalerdietan, lehen partidan, Juaristitarrak, 22-10 nagusitu ziren Bidezabal eta Iraetaren aurka. Eta bigarren neurketan ere ez zen kolore gehiegirik izan eta Eskudero-Urruzolak, 22-11 irabazi zuten Barandiaran-Esnaolaren aurka. Tartean tantu ikusgarri batzuekin, oso joku alaia erakutsi baitzuten lau pilotariek.
Gaur arratsaldean ezagutuko dugu LVIII. Zaporra Memorialaren bikote irabazlea eta ondoren sari banaketarekin amaituko da Zarautz kirol elkarteak antolatzen duen txapelketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.