Borrar

Jubenil mailako Euskadiko Txapelketa orekatua espero da

Antxon Etxeberria

ZARAUTZ.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:10

Gaurtik igandera bitartean gizonezko jubenil mailako Euskadiko eskubaloi txapelketa jokatuko da Aritzbatalde kiroldegian. Euskadiko txapela izango da jokoan eta, aldi berean, Espainiako sektorerako bi plaza. Ligan onenak izan diren lau talde indartsu izango dira lehian, tartean Asier Urbitartek eta Joselu Etxeberriak entrenatzen dituzten Gran Camping Zarautz taldeko gazteak.

Gaur arratsaldeko lehen jardunaldian, arratsaldeko 17:30ean, Zumaia Pulpo eta Barakaldo neurtuko dira eta 19:30ean, Gran Camping Zarautz-Bidasoa.

Bihar, larunbata, 15:00etan, Barakaldo-Bidasoa eta ondoren, 17:00etan, Zarautz-Pulpo izango dira neurketak eta igandeko hirugarren eta azken jardunaldia goizean jokatuko da. Hala, goizeko 10:30ean, Bidasoa-Pulpo partida izango da eta jarraian, 12:30ean, Gran Camping Zarautz-Baracaldo.

Ligan ikusitakoaren arabera, Bidasoa eta Zarautz izan daitezke faborito nagusiak, bere multzoetako lider izan baitira 6 partidak irabazita, baina, argi Pulpo Zumaia eta Barakaldorekin ere. Maila handiko txapelketa orekatua espero da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jubenil mailako Euskadiko Txapelketa orekatua espero da