Borrar
Maite Etxaniz (Euskara departamentua), Julen Olazabal (Zurekin), Irune Urbieta (Euskara zinegotzia), Arantza Aizpurua (Zirika Euskara), Uxue Alkorta (Euskaraldiko dinamizatzailea) eta Goizane Arana, (UEMA), atzo.
Kanpaina berria martxan ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko

Zarautz

Kanpaina berria martxan ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko

Hainbat eragile elkartu dira 'Eskatu eta zerbitzatu kafea euskaraz!' kanpaina abian jartzeko

Viernes, 21 de marzo 2025, 20:01

Hainbat eragile elkartu dira Zarautzen 'Eskatu eta zerbitzatu kafea euskaraz!' kanpaina martxan jartzeko. Zarauzko Udala, Zirika euskara elkartea, UEMA, Euskaraldiko Batzordea eta Zurekin ostalarien elkartea.

Kanpainaren bidez, euskararen erabilera bultzatu nahi da ostalaritzan, eta hasteko, ariketa kafearen bueltan egitea erabaki da, euskara ezagutza handirik ez duelako eskatzen. Izan ere, hori da kanpainaren leloa: «Saiatu. Erraza da. Ez dago euskaraz ondo jakin beharrik hasteko», diote.

«Herritarren artean jarrera eta jokabide aldaketa eragitea da helburua: euskaldunak euskara gehiago erabiltzera animatuz, eta euskararik ez dakitenak euskarara gerturatzea», azaldu du Irune Urbietak, euskara zinegotziak. «Argi daukagu euskararen erabileran aurrera egingo bada, herritar guztiok elkarrekin eta elkarri lagunduz egingo dugula aurrera». Horretarako, bakoitzak dagoen tokitik mugitu beharko du: euskaldunak bere hizkera egokitu beharko du, erraztu, mantsoago hitz egin, ondo ahoskatu... eta euskararik ez dakienak ere entzuteko eta ikasteko jarrera eduki beharko du. «Eskerrak eman nahi dizkiet egitasmoan parte hartzera animatu diren establezimenduei eta bertako langileei, baita kanpaina jarraituz, tabernetan euskaraz eskatzera animatzen diren bezeroei», adierazi zuen atzo, kanpainaren aurkezpenean Urbietak.

Kafearen inguruko oinarrizko hiztegitxo bat prestatu dute euskararik ez dakiten ostalarientzat, paperean zein euskarri digitalean, establezimenduetako langileen artean zabaltzeko. Horretaz gain, kanpainaren berri emateko bideo bat ere prestatu du Zirika euskara elkarteak, herritarrak euskaraz eskatzera animatzeko.

Jada taberna eta jatetxe askok eman dute izena eta, aurrerantzean, kanpainan parte hartu nahi duen establezimenduek Euskara Zerbitzura idatzi edo joan behar du, euskarriak jasotzeko: euskaraz@zarautz.eus / Zarauzko Udala. Kale Nagusia 29.

'Eskatu eta zerbitzatu kafea euskaraz!' kanpaina Euskaraldiaren beroketa-ariketa izango da. Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo dute, eta ahobiziak eta belarriprestak entrenatzeko erabiliko dute.

Beraz, eragile guztiek herritarrak eta zerbitzariak animatu nahi dituzte irribarre batekin kafea euskaraz eskatzera eta zerbitzatzera. Zapore ona utziko digu aho eta ezpainetan!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kanpaina berria martxan ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko