![«Konfiantza osoa dut niregan eta prest sentitzen naiz etxean egingo dudan debuterako»](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/11/97108535--1200x840.jpg)
Zarautz
«Konfiantza osoa dut niregan eta prest sentitzen naiz etxean egingo dudan debuterako»Secciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
«Konfiantza osoa dut niregan eta prest sentitzen naiz etxean egingo dudan debuterako»Goretti Eizagirre Arruti 26 urteko soprano zarauztarrak etxean egingo du bere debuta, abuztuaren 31n Zarauzko Ziklo Musikalaren barruan Santa Klarako elizan eskainiko duen kontzertuarekin, abuztuan zehar ospatzen ari den zikloaren bosgarren eta azken emanaldian, dagoeneko sarrera guztiak salduta daudelarik. Musika ikasketak amaitu eta gero, Goretti jende aurrean abesteko prestaketa zorrotza eramaten ari da eta ilusio bereziarekin dago herritarren aurrean abesteko. Garbi dauka musika eta lirika dituela maite; bere helburua soprano bezala operaren batean sartzea litzateke, baina horretarako «oraindik erakutsi beharra daukat balio dudala eta horretan dauzkat momentu honetan nire asmo eta helburuak».
– Noiztik datorkizu musikarako zaletasuna?
– Oso gazte hasi nituen musika ikasketak; 8 urterekin Santa Marinako Bilaun akademian egin nituen lehen ikasketak, pianoa eta lenguaia musikala. DBH erdialdera gitarrarekin hasi nintzen Jexus Mari Lopetegirekin, baina, beti 'hobbi' modura. Lotsati xamarra nintzen, baina Jexus Marik kanta arazi egiten zidan.
– Dena den, musikaren inguruan ikasketak jarraitzea erabaki zenuen?
– Batxilergoko ikasketekin batera nire ikasketak musikaren arlotik jarraitzea pensatzen hasi nintzen. Pianoa jotzen nuen, abestea gustokoa nuen... Lehengo batxilergoa bukatu ondoren Naroa Enekotegirekin hasi nintzen kantua ikasten eta berak eman zidan lehenengo bultzada. Bera nire irakaslea eta erreferentzia izaten ari da urte guzti hauetan. Nik hasiera batean 'hobbi' bezala hartzen nuen musika, baina berak konbentzitu ninduen gaitasunak nituela esanaz, gaia nuela musikatik bizi ahal izateko. Orduan nik 15-16 urte izango nituen eta txipa aldatu zidan. Nirekin hainbesteko konfiantza zuela ikusirik, Batxillergoa bukatu, selektibitatea gainditu, kanturako froga egin eta profesional ikasketak egiteko hartu ninduten. Bilbon 3 urteetan 4 ikastaro egin nituen eta ondoren 4 urtez Madrilen, Katarina Gurska izeneko kontserbatorioan, goi mailako musika ikasketak burutu ditut. Azken urte hau etxean eman dut, Zarautzen, nik esaten dudan bezala 'trabajo en la sombra' egiten, soprano bezala lanean hasteko prestatzen. Bitartean musika irakasle izateko titulua atera dut eta zenbait gazte etortzen zaizkit etxera klaseak hartzera.
– Uda honetako zer asmo dituzu?
– Abuztuaren hasieran Galizian izan naiz, María José izeneko mezosopranoarekin master klasseak hartzen. Niretzat garrantzitsua da karrera bukatu ondoren prestaketekin jarraitzea eta konpetizio eta audiziotarako prestatuta egotea. Ondoren, abuztuko azken egunean Zarautzen abestuko dut, Santa Klara elizan, udako kontzertuen egitaraua itxiko duen kontzertuan; ohore bat.
– Zarauzko kontzertuan, bakarrik izango zara?
– Ez, Itziar Barredon laguntza izango dut pianoan. Itziarrek ederki ezagutzen nau, astero entsaiatzen dugu eta Naroa ere bertan izango da, baina ez kantatzen, atzetik laguntzen baizik. Naroa mezzosopranoa da, nire kantuko irakaslea eta nire aholkularia. Hiruren artean taldea osatzen dugu.
– Zarautzen zer abestuko duzun aurreratu dezakezu?
–Bi zati izango dira; lehenengoan hiru abesti italiar eta hiru euskaldun, horietako bat 'Oñazez'. Ahal dudan guztietan sartzen dut Aita Donostiaren abesti hau. Bigarren zatian opera eta zarzuela abestuko ditut.
– Prest sentitzen zara etxean egingo duzun debuterako?
– Bai, konfidantza osoa dut niregan. Badakit zenbat lan egin dudan honaino iristeko eta prestatuta sentitzen naiz. Gainera familia eta lagunen goxotasuna izango dut, beraz nire helburua denon artean musikaz eta une berezi honetaz disfrutatzea izango da.
– Aurreruntz begira, zein plan edo asmo dituzu?
– Zarauzko kontzertua eta gero, master klass gehiago hartu, audizioak egin eta kontzertu gehiago ematea litzateke asmoa eta nire azken helburua operaren batean sartzea, lana operaren batean bilatzea, aurrez jakinik oso zaila dela. Opera batean abesteko hainbat rol ikasi behar dira, ez ahotsa bakarrik, eszenatokian mugitzen jakitea eta ikuslearekin konektatzea.
– Atentzioa deitzen du zu bezalako gazte bat, 26 urte besterik ez eta lirika munduan murgilduta ikusteak...
– Nik gaztetan denetarik abesten nuen, baina esan zidatenean lirikarako ahotsa nuela, gustora sentitzen nintzen eta aurrera egin dut. Gogo handiarekin nago, ilusionatuta eta konfidantzarekin, gustatzen zaidana egiten ari naiz.
– Baduzu konpositoreren bat besteak baina maiteagoa?
– Mozart-ekin esango nuke nire ahotsaren kolokazioagatik oso eroso sentitzen naizela.
– Eta soprano abeslariren bat erreferente bezala?
– Adibidez, Lissete Oropesa kubatarra, bere ahotsa eta oholtza gainean nola mugitzen den asko gustatzen zaizkit. Monserrat Caballé ere beste erreferentzia izugarria. Gainera, bere pianojolea nire irakaslea izan da eta gauza asko erakutsi dizkit, zorte handia izan dut.
– Lirika mundutik bizi daiteke orduan?
– Noski baietz; opera batek ateak zabaltzen dizkizu, eszenatoki handi eta txikietan abesteko aukera ematen dizu. Kontrakoa dirudien arren, opera batek adin guztietako jarraitzaileak ditu, Arriaga eta Madrilgo Teatro Real batean jende gazte asko ikusten da.
– 'Operacion Triunfo' batean kasting-a egitea ez zaizu inoiz bururatu?
– Ez, ez zait inoiz burutik pasa. Gure mundua oso ezberdina da, gure 'Operacion Triunfo' audizioak dira.
– Zure lanbiderako, behar beharrezkoa ahotsa ongi zaintzea?
– Bai, ahotsa zaindu behar dugu, alkoholik ez, edari hotzik ere ez, parrandarik ere apenas... Lehen ordu gehiago, baina gaur egun 2-3 ordu dedikatzen ditut abestera eta fin mantendu behar naiz. Dena den, lagunartea eta familia asko baloratzen ditut eta hau beraiek ederki dakite.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.