Zarautz
Mahasti Krosa martxoaren 9an eta izen ematea zabaldutaSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Mahasti Krosa martxoaren 9an eta izen ematea zabaldutaTalai Berri txakolindegiak antolatuta, Mahasti Krosa martxoaren 9an Talaimendiko inguruetan eta txakolindegiaren mahastietan barrena lehituko da azken urteetan egin ohi den bezala.
Dagoeneko mendi lasterketa honetan izena eman daiteke eta horretarako, herrikrosa.eus webgunera jo besterik ez da egin behar.
Ibilbide ikusgarria izaten du mendi lasterketa honeak. Talai Berri txakolindegitik atera, Mollarri inguetara joan eta ondoren mahastien artean gora eta behera ibili behar izaten dute korrikalariak, benetan neketsua eta gogorra egiten den proba eder honetan.
Lasterketa Talai Berri txakolindegiaren aurrean hasi eta bukatuko da eta guztira, 7,2 kilometro egin beharko dituzte korrikalariek. Irteera goizeko 10:30ean izango da.
Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira, baina lasterketaren egunean bertan egiten dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte (izena emateko epea lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da). Ibilbideari egokituta, 100 parte hartzaileetan jarri dute muga.
Dortsala jasotzeko bi aukera izango dira, biak Talai Berrin: bata, hilaren 8an 17:00etatik 19:00etara, eta bestea krosaren egunean bertan, 09:30ak arte.
Sari banaketa ekitaldia goizeko 11:30ean egingo dute, eta kategoria bakoitzeko, emakumezkoen nahiz gizonezkoen mailako, lehen hiru sailkatuentzat izango dira sariak. Horrela, garaileentzat txapela, Manu Urbietaren eskultura eta irabazlearen pisua adina Talai Berri txakolin botila prest izango dira, bigarren sailkatuen-tzat, Manu Urbietaren koadro bat eta sei botilako Talai Berri txakolin kaxa eta hirugarren sailkatuentzat, Manu Urbietaren koadro bat eta hiru botilako Talai Berri txakolin kaxa.
Bestalde, antolaketak gogoratu du lasterketan parte hartzen duten guztiei Antton Olariagak diseinatutako kamiseta bat eta Talai Berri txakolin botila bana oparituko zaiela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.