Borrar
Obrak fase bakarrean egin beharko liratekeela diote saltzaileek. ETXEBERRIA
Merkatu Plazako saltzaileak haserre euren proposamenak kontuan hartu ez direlako

Merkatu Plazako saltzaileak haserre euren proposamenak kontuan hartu ez direlako

«Otsailean hastekoak diren merkatuko eraberritze lan hauetan, ditugun arazo nagusiei ez zaie heldu», azaldu dute

ANTXON ETXEBERRIA

Zarautz.

Miércoles, 19 de enero 2022, 00:13

Zarauzko Merkatu Plazan Udala berritze lanak egitera doa, baina, erabiltzaile-saltzaileak ez daude ados. Euren ustez, obrak bertako erabiltzaileen proposamenak kontuan hartuz egin beharko lirateke eta, bestetik, hasi eta bukatu fase bakarrean gauzatu.

Bertako hogei erabiltzaileek sinatu dute eskaria, hain zuzen, ondorengoek: Argointxiki baserria, Aitan toldua, Jesusa frutategia, Gurmendi baserria, Native kafe artisaua, Pagoa loradenda, Menoska, Kukulu harategia, Juantxo gaztak, Itulazabal baserria, Basabe, Lakumia baserria, Zabala gaztak, Ametsola, Baso Beltz baserria, Margarita Azkue, Etxeberri baserria, Benetako berezia harategia, Itziar arrandegia, Batela arrandegia eta Xelina urdaitegiak.

Idatzi batean diotenez, «azken obrak egin zirenetik 12 urte pasa dira jada eta ordutik hona hainbat gabezi antzeman ditugu bertan lanean genbiltzanok. Udalaren aldetik, ordea, kasu askorik ez zaigu egin izan behin baino gehiagotan kexa eta eskaerak adierazi arren. Izan ere, otsailean hastekoak diren merkatuko eraberritze lan hauetan ere, ditugun arazo nagusiei ez zaie heldu. Honela, gure ezinegona adieraziz idatzi bat aurkeztu genion Udalari duela zenbait aste, obren gaineko desinformazioa salatuz eta gure iritzia kontuan hartua izan zedin eskatuz. Ez dugu baina behar bezalako erantzunik jaso, baina badirudi gu gabe aurrera doala obren martxa».

Bertako erabiltzaileek, ordea, argi dute, «obren inguruko gorabeheren gainean eta obrak dirauen bitartean eskainiko zaigun alternatibaren inguruan, gure proposamen eta eskaerei Udalak ezin diela bizkarrik eman. Gure ustez, batetik, merkatu plazako obrak bertako erabiltzaileon proposamenak kontuan hartuz egin beharko lirateke eta, bestetik, hasi eta bukatu fase bakarrean gauzatu. Azkenik, eraberritze lanak burutu bitartean merkatua itxita egongo denez, bertako postu itxi zein irekitako erabiltzaile guztioi irtenbide bateratu bat eskaini beharko litzaiguke».

Alde guztiak entzutera

Honegatik guztiagatik Udalari dei egiten diote alde guztiak entzun eta denon onerako izango den irtenbide bat hartzera. Izan ere, «merkatua, herri honen izaeraren parte da, halaxe zen eta hala izaten jarraitzen du gaur egun ere. Bertako barazki, arrain, fruta, haragi, gazta, lore eta beste hainbat produktu eskura jartzen zaizkio datorrenari gertutasunean oinarritzen den hartu emanean. Hau baina, ezinezkoa litzateke postu itxi zein irekietan gabiltzan erabiltzailerik gabe. Eguna joan eta eguna etorri geure lanak ematen dio zentzua merkatuari eta uste dugu geure hitzak baduela bere balioa».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Merkatu Plazako saltzaileak haserre euren proposamenak kontuan hartu ez direlako