
Zarautz
Play-Eroak Txapelketaren bosgarren edizioa, apirilean DBH-ko ikasleentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Play-Eroak Txapelketaren bosgarren edizioa, apirilean DBH-ko ikasleentzatHondartzako Futbol Txapelketaren antolatzaile taldeak, aurten ere eta dagoeneko bosgarren edizioa beteko du, Play-Eroak Txapelketa egingo du apirilean DBH-ko ikasleei zuzenduta. Kirol festa handia izaten da, eta bide batez, gerora senior mailan plaierotan jokatu ahal izango duten neska eta mutilak berriz hondartzara jaisten dira, eskola kirolan ibili ondoren. Harrobiko lana da, beraz.
Apirilaren amaieran, asteburu batean burutuko da, 26 larunbata eta 27 igandean. Ordurako senior eta Eskola kiroleko txapelketan final erdiak jokatuta izango dituzte.
Aurtengo txapelketaren baldintza nagusiak ondorengoak dira. 7 jokalariz osatutako taldeak izango dira kokatzean (8-12 inguruko taldeak osatu behar dira). Nahi adina aldaketa egin ahalko dira. Taldea mixtoa izan dadin, genero bakoitzetik gutxienez 3 jokalarik egon beharko dute uneoro jokatzen.
Hamar minutuko bi zati jokatuko dira. Berdinketarekin bukatuz gero, 3 penalti botako dira irabazle bat zehazteko.
Jokalari bakoitzak, izen-emate kuota modura, ondorengo elikagaietako bat era- man beharko du jokatu ahal izateko: olio botila (lehentasunezkoa) edo lenteja paketea. Elikagai hauek Zarauzko elikagai bankuari emango zaizkio ondoren, behar larriena duten horien artean banatu ditzaten. Jokalariez gain, edozein herritarrek ere aukera izango du elikagaiak eramateko, guztiak ongietorriak izango dira.
Lehen txandan jokatzen duten taldeek beraien zelaiko porteria eraman eta montatu beharko dute. Azken txandan jokatuko dutenek aldiz, porteriak jaso eta lokalera eraman beharko dituzte. Antolakuntzak partidua jokatzeko erabiliko den baloia jarriko du eta talde bakoitzak bi kamiseta eraman beharko ditu : bata txuria eta bestea nahi duen kolorekoa.
Partida bakoitza hasi aurretik jokalari guztiek eskua eman beharko diote elkarri, eta guztiek batera argazki bat aterako dute. Partiduen arteko denbora-tartean jokalariek txokolate beroa eta fruta izango dute eskuragarri, indarrak berreskuratzeko. Zero zabor txapelketa izatea da helburua, beraz sortzen diren hondakin guztiak jaso eta birziklatu beharko dira.
Aipatu bezala, edariak bana-tzeko postu bat egongo da, baita irrati postu bat ere, non Arraio irratiko kideek txapelketa erretrasmitituko duten, elkarrizketak egin, eta abar. Plaierotako kamiseta eta poltsak ere salgai egongo dira.
Lehiakortasunaz haratago lagunarteko giro bat sortu nahi denez, sariak zozketatu egingo dira parte hartzaileen artean : taldeentzako afariak, beste kiroletan talde-esperientziak, emanaldietarako sarrerak, izozkiak, etab. Edozein zalantza izanez gero, idatzi antolakuntza@playeruak.eus helbidera.
Izen-emate lotura honakoa da: forms.gle/aNUgg8GjYWe6xyap6. Izena emateko azken eguna, apirilaren 9 izango da.
Bestalde 80. Hondartzako Futbol Txapelketak senior mailan gizonezkoen final laurdenak jarriko ditu bihar goizean jokoan. Liga eta Kopako kanporaketak izango dira, beraz asko egongo da jokoan goizeko 11:15ean hasiko diren norgehiagoka guztietan.
Mutilen Ligako final laurdenak eta zelaiak hauek izango dira; 1.- Celso Castro - Tivoli / Naparrak. 2.- Balearri / Astillero - Ulacia Bidaiak. 3.- Pukas / Shelter - Asti Pinturak. 4.- Telesforo Erretegia - Izar Optika.
Kopako kanporaketak berriz honakoak izango dira norgehiagokak lau zelaietan; 5.- Kosta Hortz Klinika - Talai-Mendi Kanpina. 6.- Euskalduna Taberna - Latz Taberna. 7.- Asergroup - Etxabe Confort. 8.- Arrano Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea. Kanpu markaketa: Balearri / Astillero taldeak egingo du goizeko 10:15ean hasita. Epaile arduradunak, Izar Optika eta Kirkilla-Enea Jatetxea (M).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.