Borrar

Portugaleteko traineru jaitsieran Enbata hirugarren sailkatu da

J. M. Z.

zarautz.

Martes, 4 de febrero 2025, 20:24

Asteburu oparoa izan du Zarautz Arraun Elkarteak. Harrobia Gipuzkoako Batel Ligan izan da lanean eta mutilen traineruak, berriz, denboraldiko lehen traineru estropadan lehiatu du.

Portugaleteko 'San Nikolas' XIII. Traineru Jaitsiera lehiatzen zen igande honetan, aurretik eguraldiak bertan behera utzitako saioa. Ontzi guztientzat lehen estropada izanik, ikusmin handia egoten da bakoitzak zer nolako maila emango duen jakiteko eta zarauztarren artean Enbata non kokatzen den ikusteko.

Lan ezin hobea egin eta Zierbena eta Pedreñaren atzetik, hirugarren sailkatu zen gure Enbata. Eusko Label Ligako ontziak atzean utzi zituzten eta honek denboraldi hasiera honetan itxaropena piztu du.

Asier Puertas entrenatzaileak dioenez, «urteko lehen estropada zen eta beti beldurrarekin ateratzen zara. Egia da entrenamenduetan oso sentsazio onak izaten ari garela eta bestalde joan den urteko bloke berbera mantendu dugula, denak jarraitu dute eta hiru berri etorri dira. Beñat Eizagirre itzuli da. Julen Elizasu ere eta San Juanetik beste arraunlari bat etorri da. Talde polita osatu dugu, ondo ari gara prestatzen eta emaitza ona izan zen. Egia da ontzi asko falta zirela baina gure mailakoekin oso ondo ibili ginen. Pozik gaude eta lanean jarraitzeko ilusioarekin».

Ez da harritzekoa Asierrek esandakoa. Lanean gogor ibili eta lehen estropadan zure burua ondo ikusteak aurrera begira bultzada emango dio taldeari eta denboraldi polit batekin gozatzeko moduan izan gaitezke zaleak.

Harrobia ere ondo

Gazteak ere lanean izan genituen Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldian, Trintxerpen. Infantil neskek laugarren amaitu zuten eta sailkapen orokorrean hirugarren daude. Infantil mutiletan bi ontziak, A eta B, bi lehen postuetan sailkatu ziren eta bi lehen postuetan daude baita ere sailkapen nagusian. Promesa mailan ZAEk bi batel misto aurkezten ditu, bat laugarren eta bestea hamaikagarren eta jubenil neskek zazpigarren amaitu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Portugaleteko traineru jaitsieran Enbata hirugarren sailkatu da