![«Saltoki erraldoi gero eta gehiago dauden honetan, gure izaerarekin jarraitu nahi dugu»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/22/100057702--1200x840.jpg)
Zarautz
«Saltoki erraldoi gero eta gehiago dauden honetan, gure izaerarekin jarraitu nahi dugu»Secciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
«Saltoki erraldoi gero eta gehiago dauden honetan, gure izaerarekin jarraitu nahi dugu»Zarauzko Merkatua Bizirik elkarteak jaia antolatu du gaur arratsalderako; 18:00etatik aurrera Zarauztrik eta Arrai Zopa, trikitia eta kantu taldeak girotuta, barazki brotxetak, lumagorriko oilasko hegalak, bertako garagardoa, sagar zukua eta barrikotea izango dira.
«Giro pareabean Zarauzko merkatu plazako sarreran, udaletxe ondoan izango gaituzue. Izan ere, badaukagu zer ospatu eta zer aldarrikatu aurten ere. Merkatuko baserritar eta dendariak elkartu eta duela bi urte pasa sortu genuen elkartea. Gure helburu nagusia merkatu plazako dinamika hauspotzea eta gure lana ikusaraztea izan dira. Bide horretan hamaika izan dira antolatu ditugun ekimenak: urtaroko saskiak, hitzaldi, ekimen, kanpainak...
Aurrera ere lanean jarraitzeko konpromiso bera dugu, gero eta saltoki erraldoi gehiago dauden herri honetan, geure izaeratik, geure txikitasun eta gertutasunetik asko, dena baitaukagu eskaintzeko», diote elkartetik. Eta guztiekin ospatu nahiko lukete, beraz bezero eta herritarrak arratsaldeko jaira gonbidatzen dituzte.
Gaur, azaroak 22, Xexili eguna izanik, Merkatu Plazako jaia ondoren, arratsaldeko 19:30ean, Musika Plazatik hasi eta 21:00ak aldera amaitzeko asmoz, urtero moduz, kalez kale kantuan jardungo dute musikarien eguna elkarrekin ospatuz. Zarautz Abesbatza, Montetxio Abesbatza, Udaberri Abesbatza, Zarautz Kantuan eta Schola Cantorumeko abeslariak arituko dira.
Aurtengoan hiru kantu abestuko dituzte, hiruak Imanol Urbietarenak dira eta Jaione Eskuderok ahots nahasietarako eta txistuentzako moldatuak: Agur herria, Gernika aldera eta Herriko jatorrak, hiruak ere kantu herrikoiak eta alaiak. Herritarrei Xexili egunean parte hartzera animatzen zaie.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.