
Zarautz
Senior mailako final erdiak erabaki ditu hondartzako futbol txapelketakSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Senior mailako final erdiak erabaki ditu hondartzako futbol txapelketak80. Hondartzako futbol txapelketak ezagutzen ditu dagoeneko senior mailako final erdietan zein taldek jokatuko duten, Ligan eta Kopan, bai nesken artean eta baita mutilenean ere.
Igande goizean jokatu ziren gizonezkoen final laurdenak. Eguraldiak laguntzen zuen eta baita orduak ere, goizeko 11:25ean hasten ziren norgehiagokak eta horrek jende asko erakarri zuen hondartza eta malekoira.
Mutilak Liga
Celso Castro-Tivoli/Naparrak 3-0
Balearri/Astiller-Ulacia Bidaiak 3-1
Pukas/Shelter-Asti Pinturak 0-3
Telesforo Erretegia-Izar Optika 3-2
Mutilak Kopa
Kosta Hortz Klinika-Talai Mendi 3-0
Euskalduna Taberna-Latz Taberna 1-2
Asergroup*-Etxabe Confort 2-2
Arrano Taberna-Kirkilla Enea 1-2
Neskak Kopa Final Erdiak
Itxas-Lur Taberna-Talai-Mendi Kanpina
Euskal Parrilla-Shelter Pukas
Neskak Liga Final Erdiak
Kebidek-Lukas Ardotegi
Orbela-310 Kepa Osteo
Mutilak Kopa Final Erdiak
Kosta Hortz Klinika-Kirkilla Enea Jatetxea
Asergroup-Latz Taberna
Mutilak Liga Final Erdiak
Telesforo Erretegia-Asti Pinturak
Celso Castro-Balearri/Astillero
Ikusmin handia eta asko jokoan. Neguko hilabeteetan lehian ibili ondoren, igande goizean jokatzen zuten talde guztien artean, erdiak agur esango zioten lehiari eta noski, inork ez du txapelketa une hauetan utzi nahi.
Partida oso borrokatuak izan ziren, hondarra ere nahiko aproposa zen futbolean jokatzeko eta zaleen bultzada ere nabarmena zen zelai askotan. Emaitzak honakoak izan ziren Ligako final laurdenetan eta Kopakoan. Hondartzeko lehen lau zelaietan Ligako kanporaketak jokatzen ziren eta hona hemen zelai bakoitzeko emaitzak: 1.- Celso Castro 3 - Tivoli / Naparrak 0. 2.- Balearri / Astillero 3 - Ulacia Bidaiak 1. 3.- Pukas / Shelter 0 - Asti Pinturak 3. 4.- Telesforo Erretegia 3 - Izar Optika 2.
Kopako kanporaketak emaitza hauek izan zituzten: 5.- Kosta Hortz Klinika 3 - Talai-Mendi Kanpina 0. 6.- Euskalduna Taberna 1 - Latz Taberna 2. 7.- Asergroup 2 - Etxabe Confort 2. 8.- Arrano Taberna 1 - Kirkilla-Enea Jatetxea 2. Zortzi taldek esan zioten beraz agur 80. edizioari eta beste zortzik aurrera egin dute
Hondartzako Futbol Txapelketak datorren apirilak 13an. igandea, jokatuko ditu final erdiak. Senior mailako neska eta mutilen taldeak ez dira bakarrik egongo zeren egun horretan jokatzen dira baita kirol eskolakoak. Jardunaldi hau 11:00etan hasiko da. Finalen eguna maiatzak 10, larunbata, izango da, 09:15ean hasita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.