Asteleheneko auzo bazkariko irudia Plaza Gorrian; 500 pertsona inguru, horietako asko gazte jendea, elkartu ziren lehiaketan prestatutako marmitakoa jateko, lagunarte jatorrean. AMAXKAR

Zarautz

Skapa jaiek jendetza mugitu dute

Astelehen honetan eman zaie amaiera giro ederrean joan diren jaiei, besteak beste, marmitako lehiaketa, auzo bazkaria eta bertso saioarekin

Lunes, 12 de agosto 2024, 20:48

Bukatu dira aurtengo Skapa jaiak, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak. Hiru egunetako egitarau zabala izan dute, partaidetza handiarekin aktibitate eta ekitaldi gehienetan, egunez zehar izandako jolas eta lehiaketek eta zer esan gauean izan diren kontzertuek. Jendetza ibili da egun hauetan guztietan eta horren froga, astelehenko auzo bazkarian eserleku bat libre ere ez, izan ere abuztuaren 5ean salgai jarri eta berehala agortu ziren bazkaritarako txartel guztiak. Bazkaltzeko, Patxi Iruretagoiena lehiaketara aurkeztu ziren marmitakoak dastatu ahal izan zituzten, bazkalondoan, lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak izan zituztelarik.

Publicidad

Antolakuntza taldetik, eskerrak ematen dizkiete jaiak posible egiteko bere laguntza eman duten auzotar guztiei, borondatez laguntza edo dirua eman duten auzotarrei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad