Borrar
«Bi traineruak gogotsu daude Zarauzko estropadetarako»

Arrauna

«Bi traineruak gogotsu daude Zarauzko estropadetarako»

Nagore Arruti, ZAE-ko lehendakari berria

Jueves, 15 de agosto 2024, 21:01

Asteburu garrantzitsua Zarautz Arraun Elkartearentzat, bere gain hartzen baititu larunbatean eta igandean Zarautzen izango diren lau estropadak. ETE eta ARC1 Ligakoak larunbat eguerdian eta Euskotren eta Eusko Label Ligakoak bi estropetara, larunbat arratsaldean eta igande eguerdian. Datorkionari buruz hitz egiteko Nagore Arruti Urkiolarekin elkartu gara, Zarautz Arraun Elkarteko lehendakari berriarekin. Izatez usurbildarra, baina urteak daramatza Zarauzko Arraun Elkarteari lotuta.

–Noiztik zaitugu ZAE-ko lehendakari berria?

–Aurtengo martxotik. Urte batzuk badaramatzat Zarautz arraun elkartean bueltaka. Nire bikote Beñat Eizagirrek 17 urte eman zituen Zarautz Arraun Elkartean (orain Ondarroako proela da) eta nik ere arraunean 5 urte egin nituen Zarautzen eta geroztik lan taldean ibili naiz.

Ardura berria

«Urteak daramatzat Zarautz Arraun Elkartearen inguruan, baina lehendakari modura lehen urtea dut»

–Nolatan animatu zara kargua hartzera?

–Jon Artola eta Joseba Segurolak denborarekin adierazi ziguten nekatuta zeudela eta gustatuko litzaiekela beste norbaitek ardura hartzea. Nola inor ez zen animatzen, ni neuk aurrera pausoa ematea erabaki nuen, beti ere Artola eta lehen zegoen lan taldearen laguntzarekin.

–Eta ondo daramazu edo buruhauste asko ematen dizkizu?

–Momentuz ikasten nago; oraindik Artolak eta Gaizka Garmendiak zama handiena beraiek eramaten dute eta ni ikasten nago, niretzat lehen denboraldia da karguan.

–Asteburuari begira, dena ongi lotuta duzue?

–Esango nuke baietz; zuzendaritza taldean ez gara asko, baina onartu behar bolondres asko hurbildu zaizkigula asteburuko estropa hauek ondo atera daitezen bere laguntza emateko prest eta eskertzekoa da.

–Zarauzko estropadetara sarrera librea izango da, ezta?

–Bai, ez da ezer ordaindu beharko; Moila ingurua eta Getari bidea leku aproposak dira estropadak zuzenean jarraitzeko. Harmaila bat ere egongo da lehen tunelaren inguruan; larunbat eguerdian libre izango da, baina larunbat arratsaldean eta igande eguerdian gonbidapenak beharko dira eta horretaz Eusko Label arduratzen da. Adierazi ere, herrian geratu nahi dutenentzat, udaletxeko plazan pantaila erraldoi bat jarriko dela eta jateko eta edateko nahiko izango dela.

–Nola ikusten dituzu etxeko bi traineruak?

–Gogotsu daude eta gehiago atzo eguerdiko estropada ondoren Plentzian; dudarik gabe guretzat estropada bereziak dira bihar eguerdiko biak. Ikurriñak lortzea zaila izango da, baina saiatuko dira ahal duten maila onena ematen. Beti gehiago nahi, baina denboraldian zehar txukun defendatzen ari direla iruditzen zait; neskak hirugarren ditugu sailkapenean eta mutilak seigarren.

–Eta atzetik, harrobirik badago?

–Zarautz herri handia da eta kirol asko praktikatzen da. Zailtasunak ditugu, baina, tira, badatoz atzetik arraunlari gazteak. Hori bai, ateak irekita ditugu etorri nahi duten arraunlari berri guztientzat. Zarautzen dugun arazoetako bat, trainerua herrian ez dela ikusten da, Aiako instalazioetan mugitzen garela.

–Baina, instalazio aldetik kexarik ez, ezta?

–Ez, ez; Zarauzko Udalari esker, oso instalazio ederrak ditugu, pabiloi handia dugu gure material guztia jasotzeko, kiroldegian ere fosoa badugu... Gustora gaude.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Bi traineruak gogotsu daude Zarauzko estropadetarako»