![Txaparrotanen 19. edizioa bikain joan da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/09/96056317--1200x840.jpg)
Zarautz
Txaparrotanen 19. edizioa bikain joan daSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Txaparrotanen 19. edizioa bikain joan daIgande arratsaldean jokatutako finalekin amaitu da 19. Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa. Aurreko asteburuan gaztetxoen txanda izan bazen, azken asteburu honetan helduan txapelketa izan da, guztira 128 talderen partaidetzarekin eta mila jokalari inguru, izan ere talde bakoitzak 7-8 jokalari zituen.
Txaparrotan-ek duen web orrian daude asteburuko emaitza guztiak, baina aurtengo irabazleak, mutiletan GoraOtaMunizipala eta nesketan, Gaztiak beti gazte izan dira, mutilak finala POTB taldeari irabazi ostean (1-0, 1-0) eta neskak WAPPES taldeari (1-0, 1-0). Partidek 10 minutuko bi zati izan dituzte eta zati bakoitzaren irabazleak puntu bat lortzen zuen eta berdinketarekin 'gol de oro' bidez erabakiaz puntu horren garailea.
Larunbatean, bereziki eguerdiko orduetan, euri dezente egin zuen, baina hala ere egitaraua osatu ahal izan zen. «Igandean eguraldi ederra izan genuen, eguzki eta guzti azken partidetan. Dena ondo atera zaigu eta gustora gaude, dagoeneko gogotsu datorren urteari begira, Txaparrotanen 20. urteurrenari», zioen Maddi Agirrezabalek, finalak jokatzen ari ziren bitartean beste laguntzaile batzurekin batera porteriak desmontatzen ari zen bitartean.
Txapelketan herriko talde ugari izan dira, baina baita ere beste toki askotatik etorritakoak ere. Hala ere, finaletara herriko jokalariak iritsi dira. Mutiletan, adibidez, orain gutxi arte Amenabar taldeko jokalariak izan diren Goenaga, Amilibia, Josu Atorrasagasti, Mikel Martinez zumaiarra ... ikusi genituen, nahiz ezin gazteagoei irabazi, tartean ere Amenabar-eko jokalariak (Etxeberria, Xuban Manterola, Garmendia ...). Nesken finalean Aialako jokalari ohiak eta oraingo jokalariak ere ikusi genituen eta ikusleen artean, Alemaniako Ligan jokatzen duen Eric Balenciaga, aste hauetan, oporretan etxean.
'Desertu txikiko' 27x12ko sei zelaietan banatuta jokatu dira partida guztiak, zelai bakoitza bere izenarekin: Tablaua, Argiñano, Santa Barbara, Kanpiña, Alla punta eta, Mollarri. Jendetza ibili da asteburu guztian eta zer esanik ez igande arratsaldeko azken neurketetan. Esan bezala, eskubaloi atalak antolatzen duen Txaparrotan txapelketak bere 20. urteurrena beteko du 2025ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.