Borrar
Imanol Artetxe, aurkariz inguratuta. AMAXKAR
Ulacia ZKE taldeak ezin irabazi Cantbasket04 taldeari etxean, 49-60

Ulacia ZKE taldeak ezin irabazi Cantbasket04 taldeari etxean, 49-60

Lau partida jarraian galdu dituzte Andoni Lazkanoren mutilek Tercera FEB ligan

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:20

Jakina zen Aritzbatalden bisitari zen De Morro Fino Cantbasket04 taldea indartsua dela eta saiatu arren, Lazkanoren jokalariek ezin izan zuten ezer egin.

Bigarren laurdena berdintzea lortu zuten baina beste hiruak galdu egin zituzten eta azken emaitza garbia izen zen, 49-60. Artetxe (15) eta Zabaleta (12) izan ziren saskiratzaile onenak zarauztarren taldean eta Imanol bera izan zen partidako errebote gehien lortu zituena (11).

Azken lau partidak galdu ondoren garaipen bat nahiko dute asteburu honetan eta aukera igandean izango dute Pisuerga kiroldegian (17:30ean) Caja Rural Real Valladolid Baloncesto taldearen aurka.

Lehen itzulian Gaztelakoak nagusitu ziren Aritzbatalden eta orain azken bigarren tokian dagoen taldearen etxean garaipena nahi dute zarauztarrek.

Gráficas Juaristi, ederki

Nesken Gráficas Juaristi taldeak bere aldetik garaipenak lotzen jarraitzen du. Etxean 71-46 nagusitu ziren Conet Faciliy Araba taldearen aurka eta sailkapenaren buruan jarraitzen dute. Ulaciako mutilek ere irabazi egin zioten Bergara-Soraluze taldeari 89-76 etxean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ulacia ZKE taldeak ezin irabazi Cantbasket04 taldeari etxean, 49-60