Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aitzol Eguskitza Tabirako taldearen saskia erasotzen igandean. AMAXKAR
Ulacia ZKE taldeak Tabirako mendean hartu zuen partidako azken laurdenean

Ulacia ZKE taldeak Tabirako mendean hartu zuen partidako azken laurdenean

Lehen zatian nagusi izan ondoren bigarrengoan hurbildu egin ziren durangarrak alferrik

J.M. ZUBIAURRE

zarautz.

Miércoles, 19 de febrero 2025, 20:45

Azken emaitza ikusita Andoni Lazkanoren mutilak partida mendean izan zutela pentsa daiteke baina azken laurdenean erabaki zen dena. Aritzbatalden igande arratsaldean Ulacia ZKE eta Tabirako Baque aurrez aurre ziren eta sailkapeneko azkena izan arren, durangarrak lana eman zioten etxekoei.

Lehen zatia zarauztarrentzat izan zen, bereziki lehen laurden bikain batekin (25-14), eta diferentzia mantendu zuten atsedenaldian. Baina hirugarren laurdena bisitarientzat izan zen eta azkena 6 puntuko aldearekin hasi zuten (56-50).

Tabirakok hobeto ekin zion azken laurdenari eta bi puntura jartzera heldu ziren 61-59 baina hor amaitu zen kanpokoen indarra. Ulaciak lan oso ona egin zuen partidako azken zazpi minutuetan eta amaieran aldea 17 puntukoa izango zen 81 eta 64.

Eneko Martinez 19 puntu egitera heldu zen eta 14 egin zituen Aitzol Eguskitzak. Imanol Artetxek bere boterea erakutsi zuen saski azpian 10 errebote lortuz. Ulacia seigarren kokatu da sailkapenean 9 garaipenekin baino erne zeren atzetik zazpirekin bost talde daude. Dena nahiko berdinduta, baino oso ondo bideratu dute zarauztarrak liga abendua hasi zenetik, 10 norgehiagoka jokatu dituzte ordutik eta 8 irabazi dituzte, azken lauak, jarraian. Igandean Solaresen jokatzen dute Los Arcosekin, laugarrenak dira baina garaipen bakar batera dituzte zarauztarrak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ulacia ZKE taldeak Tabirako mendean hartu zuen partidako azken laurdenean