JUAN MARI ZUBIAURRE
ZARAUTZ.
Viernes, 4 de septiembre 2020, 00:12
Aurrera doa Euskal Astea eta egunero Modelo Aretoan lehiaketa berriak ari dira ospatzen. Beste urtetan lege Zaharren enparantzan ikus eta entzun ahal izaten diren probak, aurten koronabirusaren pandemiak eragin da ekimen guztiak Modelora eraman dira eta arrakasta izaten ari dira gainera.
Publicidad
Tamalez osasun neurriak jende kopurua gutxitu egiten du baina gauzak honela daude eta horrela hartu behar denok. Asteazken arratsaldean ekin zitzaion Trikitilari Gazteen XL. Txapelketari eta hasiera batean zazpi bikotek izena eman bazuten ere, azkenean oholtza gainean bost izan genituen.
Partaideak bikote hauek osatu zituzten; Ane Urbieta (Zestoa) eta Nerea Lopetegi (Zestoa), Irati Arcelus (Lazkao) eta Mirari Plazaola (Arrasate), Enaitz Alberdi (Azpeitia) eta Amets Bilbao (Igorre), Julen Labaka (Errezil) eta Nahiara Dorrosoro (Bidani-Goiatz) eta Maitane Iturriotz (Villabona) eta Eider Amenabar (Errenteria).
Epaile lanetan Imanol Urkizu eta Edurne Iturbe izan ziren eta lana gogoz egin behar izan zuten bost bikoteen artean bi onenak zein ziren erabakitzeko.
Azkenean Zestoatik zetorren bikotea izango zen garaile, Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi. 67,1 puntu eskuratu zituzten zestoarrek eta 250 euro, txapela eta garaikurra jaso zituzten irabazle izendatutakoan. Bigarren tokian geratu ziren 65,65 punturekin Irati Arzelus (Lazkao) eta Mirari Plazaola (Arrasate), eta 175 euroko saria jaso zuten. Beste hiru bikoteek 70 euroko lansaria jaso zuten.
Publicidad
Soinujoleak eta pandero-jotzaileak 20 urte bete gabe behar zituzten txapelketa egunean eta bete beharreko lanari dagokionez lau pieza jo behar zituzten, trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Trikitilariek, trikitixa eta porrusalda koplaz lagundu behar izan zuten.
Euskal Astearekin jarraituz atzo arratsaldean Modelo Aretoan Bikote Gazteen Dantza Txapelketa egin zen. Gaur Lizardi Saria eta bihar aurresku txapelketa.
Bi kanporaketa egin ondoren, Bertsolari Gazteen XLIV. Lizardi Sariak finala jarriko du lehian gaur 22.00etatik aurrera Modelo Aretoan. Aurreko kanporaketak abuztuak 27 eta 28an izan ziren Imanol Urbieta Musika Eskolan eta bertara hamasei bertsolari gazte aurkeztu ziren. Saio bakoitzetik zuzenean sailkatu ziren bi bertsolariak Ane Zuazubiskar (Arrasate) eta Xabat Illarregi (Leitza) izan ziren eta beraiekin izango dira gaur oholtza gainean Aner Peritz (Zarautz), Mikel Iturriotz (Zumarraga), Eneko Araiztegi (Segura) eta Oihana Arana (Eskoriatza). Tamalez bi herritar kanpoan geratu dira, Markel Eizagirre eta Ane Peñagarikano. Gogoan izan sarrerak hiru euro balio dituela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.