Borrar
José María Aguirre Egaña, 'Xabier Lizardi', gazterik hil zen (1896-1933).
Xabier Lizardi Sariaren  39. edizioa martxan da

Xabier Lizardi Sariaren 39. edizioa martxan da

Aurtengoa, haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa

ANTXON ETXEBERRIA

ZARAUTZ.

Domingo, 15 de noviembre 2020, 00:14

Martxan da, dagoeneko, Xabier Lizardi Literatura Sariaren 39. edizioa. Oinarriz haur eta gazteentzako saria izan arren, aurtengoa, haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak urtarrilaren 29a bitartean aurkeztu daitezke, bai Sanz Enea kultur etxean, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere. Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake.

Irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta ipuin saritua argitaratuko du Zarauzko Udalak behar diren marrazkiez ederturik. Joan den urtean, saririk ez zen eman lanek ez zutelako gutxieneko mailarik.

Parte hartzeko gonbita

Irune Urbieta Kultur zinegotziak 18 urtetik gorako idazleei parte hartzeko gonbidapena luzatu die: «idazmena eta sorkuntza lantzeko aukera paregabea baita»; jakinarazten du, 2021 urtean, Xabier Lizardi jaio zeneko 125. urteurrena izango dugula, eta bere izeneko literatura lehiaketak, gainera, 40 urte beteko dituela. «Hori horrela, datorren ediziorako sarian aldaketa sakonagoak aurreikusten ditugu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabier Lizardi Sariaren 39. edizioa martxan da