Zarautz
Zarautzi buruzko gradu eta master amaierako lanakSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Zarautzi buruzko gradu eta master amaierako lanakA. E.
ZARAUTZ.
Martes, 25 de febrero 2025, 20:24
Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak 2024an, lehendabizikoz, Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) laguntzeko bekak eman zituen. Horien asmoa, unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazte zarauztarrek ikasturte amaierako lanetan Zarautzi buruzko errealitateak aztertzea sustatzea da. Izan ere, berez, urtez urte, gazte askok egiten dituzte horrelako lanak dagokion titulazioa lortzeko, eta askotan lan horiek ordenagailuaren bazter batean geratzen dira. Gainera, lan hauek aukera ematen dute Zarauzko errealitateak diziplina eta korronte desberdinetatik aztertzeko, eta gazteek egiten duten lana balorean jartzeko. 2024. urtean 5 beka eman dira, 1.000 euro lan bakoitzeko. Lan hauek gaur aurkeztuko dira, arratsaldeko 18:00etan, Etxezabala eraikineko aretoan egingo den ekitaldian.
Hauek dira beka jaso duten eta aurkeztuko diren lanak: Maialen Ajuria Lerchundi, Zarauzko 'adineko' emakumeei ahotsa ematen: genero-ikuspegitik erronkak, adinekoen zaintzaren errealitateak eta zahartze aktiboa; Sara Laskibar Agirretxe, Zarauztarron osasun mentala lantzea eta arazo hauen ondorioz egunerokotasunean izan ditzakegun gatazkak gainditzeko tresnak ematea; Izaro Aristondo Illarramendi, Familia-eskola lankidetza haur hezkuntzan: loturak sendotzen; Unai Burgoa Roteta, Zarauzko ehungintzaren historia ekonomikoa eta, Paulo Eizaguirre Miralles, Zarauzko gozogintzaren historia ekonomikoa.
Joan den urtean beka jaso zuten lanak aurkeztuta, aurtengo deialdia prestatzen ari da Udala, eta, Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak laguntzeko beken bigarren edizio honetan, diruz lagunduko dituen lanen kopurua bikoiztuko da, guztira 10 izanik. Deialdia datorren irailean zabalduko da eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: 2024-2025 ikasturtean matrikulatuta egotea; 21 eta 30 urte bitarteko adina; eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Zarautzen erroldatuta egon beharko du aurreko hiru urtetan (etenik gabe), edo gutxienez 10 urtetan, etenekin.
Lana zarautzekin erlazioa izan behar du (ekimenak, zerbitzuak, industria, historia...); lana euskaraz idatzi behar da. GRALeko eta MALeko ikasgaian matrikulatuta egotea; Fakultatean, proiektuak gutxienez 6ko kalifikazioa izan beharko du, bestela ez da bekaren bigarren zatia emango eta lehenengoa itzuli egin beharko da.
Zarautzen bertan egingo den aurkezpen publikoa euskaraz izango da. Irune Urbieta Gazteria zinegotziak azaldu duen moduan, «gure herriko gazteek herriko errealitate desberdinak aztertzeko duten grina sustatu behar dugu. Askotan, honek, Zarautzi buru ezagutzen ez ditugun, edota ahaztuta genituen, aspektu eta datuak azaleratzen lagunduko digu. Unibertsitateko ikasle zarauztarrak animatu nahi ditut euren herria aztertzera, ondoren bizilagunei aztertu duten horren berri emateko».
Haur irakurle taldea gaur bilduko da, arratsaldeko 16:40etan, Sanz Enea liburutegian. 'Tximilikuarteka' egitasmoak LH5 ETA LH6n dabilen hainbat haur hilean behin Nerea Loiolarekin biltzen ditu eta irakurketa ardatz dutela, tertulia, jolasak eta bestelako ekintzak egiten dituzte. Gaur, otsaileko saioa egingo dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Muere el niño electrocutado en una torre de Usurbil tras pasar una semana en la UCI
Oskar Ortiz de Guinea
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.