etxb
Secciones
Servicios
Destacamos
etxb
Zarautz futbol elkarteko beteranoen taldeak urtean zehar zenbait norgehiagoka jokatzen ditu eta azkena pasa den asteburuan izan zen Asti Txikin, Elorrioren aurka. Beteranoen artean, orain urte batzuk Zarauzko lehen taldean aritutako zenbait jokalari ikusi genituen eta, egia esan, oraindik sasoian daudela erakutsi zuten, Elorrioren aurka 2-0 nagusitu zirelarik, Aitzol Manterola eta Oier Iribarren golekin. Jokalarien artean, aipatutako biez gain, Iñaxio Grijalba, Iosu Aldaz, Fermin Yoerbi, Julio Makazaga, 'Xato', Berazadi, Itxaso, Arregi, Ahedo, Madina... eta beraiekin batera, gaizki pasa duen baina errekuperatzen ari den Igor Zubielki.
Partidan zehar giro ona eta ondoren hamaiketako eder batekin disfrutatu zuten, beraien artean inork min hartu ez izana azpimarratzen zutelarik, hori baita garrantzitsuena, kirola egin, ondo pasa eta minik ez hartzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.