Zarautz
Zarauzko Ikastolak dagoeneko 63.000 euro lortu ditu 140.000-ko isunari aurre egiteko bideanZarautz
Zarauzko Ikastolak dagoeneko 63.000 euro lortu ditu 140.000-ko isunari aurre egiteko bideanBi lehenengo aste hauetan dagoeneko Salbatore Mitxelena Ikastolak 63.000 euro lortu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarri dion 140.000 eurotako isunari aurre egiteko. «Oso eskertuta gaude jasotzen ari garen laguntzarekin; herriko jendea, Ikastolako langileak, gurasoak, baina Euskal Herri guztitik ari gara mezuak eta laguntzak jasotzen; euskaldun jendea ohartu da Ikastolaren aurkako erabakia izan dela, desadostasun handia sortu duelarik erabakiak», zioen ostiral arratsaldean Inhar Agirrezabal, Ikastolako lehendakariak, xoxa batzuk biltzeko eta erabakiarekin bat ez daudela adierazteko antolatu zuten Santa Eskean.
Publicidad
«Datozen asteetan zenbait ekimen martxan jartzeko asmoa dugu, batipat ikastola barruko familiei begira, ahal duten neurrian borondatezko aportazio txikiren bat egin dezaten».
Era berean, isunari aurrera egiteko, Ikastolak bi modu ditu martxan. Bizum bidez edo Ikastolako kontu korrentean laguntza sartzea, hain zuzen, ondorengo zenbakian: ES73 2095 5212 1091 2486 7983
Gogoratu, Hezkuntza sailak ikastolatik zortzi familia kanporatu nahi izan zituela 2023-2024ko ikasturteko matrikulazioan, baina ikastolako kideek erabaki zuten guztiei «ateak zabaltzea». Horren harira jaso dute zigorra, baina zortzi familiek ikastolan jarraitu ahal izango dute.
Ikastolak espero du hemendik aste batzuetara kopuru guztia ordaindu ahal izango duela, lehenbaitlehen dena likidatu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.