Zarautz
Zarauzko infantil nesken eskubaloi taldea, SuediaraSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Zarauzko infantil nesken eskubaloi taldea, SuediaraPasa den abenduaren 28, 29 eta 30ean Andoainen jokaturiko Gabonetako Txapelketa irabazi ostean, Suediako Partille World Cup txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen Zarauzko infantil nesken eskubaloi taldeak. Andoaingo txapelketan 2010. eta 2011. urtean jaiotako neskek hartu zuten parte, Gipuzkoatik eta Bizkaiatik bertaratutako 28 taldek, hain zuzen ere. Gorabehera askoko hiru egunen ostean, zarauztarrek lortu zuten finala irabaztea eta, esan bezala, horrekin batera Partille World Cup-en parte hartzeko gonbita ere bai.
2010. urtean jaiotako neskek osatzen dute taldea eta, aurtengoa, urte biribila izaten ari da beraientzat; Andoaingo txapelketa irabazteaz gain, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun geratu dira zarauztarrak. Kantxa barruko eta kanpoko izerdi askoren ondoren, denboraldiari amaiera polit bat emateko asmotan bidaiatu zuten atzo bertan, Gotenburgora (Suedia). Bertan, uztailaren 1etik 7ra bitartean lehiatuko dira, munduko herrialde desberdinetako hainbat talderan aurka.
Txapelketa horretan, adin eta kategoria guztietako taldeak kontuan hartuz, 1.305 taldek hartuko dute parte. Zarauztarrak, 14 urteko nesken kategorian arituko dira, 13 nazio desberdinetako 111 talderen aurka (6 edo 7 taldeko 15 multzo). Zarauztarren multzoa 6 taldekoa da, eta Norvegiako bi talde, Danimarkako bat eta Suediako bi izango dituzte aurkari. «Guztiak ere aurkari gogorrak izango ditugula aurreikusten dugu», zioen bidaiatu aurretik Iñaki Erostarbe entrenatzaileak.
Amaitzeko, taldeak bere babesleekiko esker ona adierazi nahi izan du uneoro, beraiek gabe ez bailitzateke posible izango bidaia hau antolatzea, Andoaingo torneoko saria Suedian izango dituzten gastuez arduratzen baita, ez bidaiaz. Honakoak dira laguntza eman dieten babesleak: Gruas Shanti, Itxaslur Taberna, Kinelik, Salanort, Joyería-Relojería Kattalin, Aritzbatalde Taberna, Iñaki Sukaldeak, Loidi Tapiztegia, Segurola Iturgintza, Restaurante Asador Zubi Ondo, Helmuga Kirolak, Andatza Kafetegia-Okindegia, Nahia21, Sanzenea Kafetegia-Okindegia, Carrocerías A. Agoues eta Andere. «Mila esker guztioi».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.