Igandean, Ama Birjin egunean, Udal ordezkarien dantzaurrea egingo da. SARA UTRERA

Zestoa

Amabirjin jaien txupinazoa izango da gaur

Herriko elkarte gastronomikoek botako dute 12:00etan

Sara Utrera

Zestoa

Jueves, 5 de septiembre 2024, 20:10

Zestoako Ama Birjina jaiek gaur jarraituko dute. Herriaren sustapen soziokulturalean egindako ekarpena, eta aurten gehienek urteurren borobila betetzen dutela kontuan hartuta, herriko elkarte gastronomikoek botako dute 12:00etako txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira egingo da eta kalean txaranga izango da. 12:15etik 14.15era jolas erraldoiak egongo dira frontoi zaharrean, eta 17:30ean, herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, 18:00etan hasiko den lehen zekorketa iragarriz. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak, Zestoako Bandaren emanaldia erdikalean eta Elektrotxufla txaranga izango dira.

Publicidad

Gaueko 21:00etan Pilota partidak kiroldegiko frontoian. Lehen partida: Egiguren V – Gabirondo eta Salaberria – Erostarbe. Masters Caixabank txapelketa: Altuna III – Iztueta eta Ezkurdia – Albisu. Gauean, 22:30etik aurrera, Bad Soun, Bake Faltsua eta Arene 6 taldeen kontzertuaz goza-tzeko aukera izango da.

Bihar, larunbata, kuadrillen eguna izango da. Egunean zehar, herriko gaztetxoenek hamaika jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, paella lehiaketa, jolas parkea, kuadrillen arteko jolasak izango dira.

Igandean, Ama Birjin eguna izango da. Ohi bezala, egun honetarako programatutako jardueren artean, mezaren ondoren, Udal ordezkarien dantzaurrea egingo da, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Arratsaldean, Artxate elkarteak antolatutako XXV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa egingo da Zubiaurreko zelaian, eta 18.00etan, festetako bigarren zekorketa.Igandeko jardunaldian, beste behin, hainbat musika emanaldiz gozatzeko aukera izango da.

Aurtengo jaiak astelehenean, hilaren 9an, amaituko dira, umeen egunaren ospakizunarekin. Besteak beste, umeen diana zaratatsua, txupinazoa, dantzaurrea, buruhandiak, erraldoiak, tailerrak, poniak, zezentxoak erromeria edota suzko zezena izango dira festetako azken egunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad